Stephen M. Shore | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Stephen Mark Shore | ||
Jaiotza | Boston, 1961eko irailaren 27a (63 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | special education teacher (en) | ||
Enplegatzailea(k) | Adelphi University (en) | ||
Kidetza | Autism Speaks (en) | ||
autismasperger.net | |||
Stephen Mark Shore (Boston, 1961eko irailaren 27a) hezkuntza bereziko estatubatuar irakaslea da, Garden Cityko Adelphi unibertsitatean lan egiten duena[1]. Autista da eta autismoari buruzko hainbat liburu idatzi ditu. Gaur egun, Autism Speaks erakundeko kontseiluan parte hartzen du[2], eta erakundearen historiako lehen bi kide autistetako bat da[3]. Lehen, Ingalaterra Berriko Asperger Elkartearen buru izan zen eta Autism Society of Americako zuzendarietako bat egon zen[1].
2 urte eta erdi zituela, hitz egiteari utzi zion, eta lau urterekin hitz egiteko gaitasuna berreskuratzen hasi zen. Bere esanetan, musikarekiko interes berezia du. Ohituta ez zegoen formatuetan lanak aurkeztearekin zailtasunak idan zituen, eta horrek musika hezkuntzako doktoretzatik hezkuntza berezia ikastera eraman zuen[4].
Bere liburuak, Ask and tell, autistek beren beharrak eta eskubideak defenda ditzaketen moduak deskribatzen ditu[5].
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |