Steve Bauer

Steve Bauer
Bizitza
JaiotzaSt. Catharines (en) Itzuli1959ko ekainaren 12a (65 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
La Vie claire 1985-1987
Helvetia–La Suisse (en) Itzuli 1988-1989
 
Jasotako sariak

Steven Todd «Steve» Bauer, (St. Catharines, Kanada, 1959ko ekainaren 12a) txirrindulari kanadar ohia da, profesionala 1984tik 1996ra. Erretiratu ostean, "Steve Bauer Bike Tours" enpresa sortu zuen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an, bigarren sailkatu zen Olinpiar Jokoetako errepide proban, Alexi Grewalen atzetik. Jokoak amaitu eta gero, profesionaletara pasatu zen eta hirugarren amaitu zen Bartzelonako Munduko errepideko txapelketan, Claude Criquielionen eta Claudio Cortiren atzetik.

1988an, Frantzaiko Tourreko lehenbiziko etapa irabazi eta elastiko horia 5 egunez jantzi zuen, Parisen sailkapen orokorreko 4. postuan amaitu zelarik. Urte berean, Munduko errepideko txapelketan, Renaixen, deskalifikatua izan zen, azken esprintean Claude Criquielion segurtasun hesien kontra bultzatzeagatik.

1990ean, bigarren sailkatu zen Paris-Roubaixen, Eddy Planckaert milimetro gutxiko aldeagatik gailendu zitzaiolarik. Urte bereko Frantziako Tourrean, lau txirrindulariko ihesaldi batean sartu zen, Ronan Pensec, Claudio Chiappucci eta Frans Maassenekin batera. Talde horrek, faboritoen tropelari hainbat minutuko aldea atera zion eta Bauerrek liderreko maillot horia jantzi zuen, astebetez mantenduko zuena.

2008tik 2012ra, Team Race Pro taldeko kirol zuzendaria izan zen. 2017tik 2018ra, BMC Racing taldeko VIP zerbitzuetako zuzendari lanetan aritu zen[1], eta 2019tik 2020ra talde horretako kirol zuzendaria izan zen. 2021an, Astana-Premier Tech taldearekin kontratua sinatu zuen lan berbera egiteko[2].

Palmaresa errepidean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

1992

1994

1996

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan eta Munduko txapelketan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996
Italiako Giroa 45. 10. 92. 89.
Frantziako Tourra 10. 23. 74. 4. 15. 27. 97. UT 101. UT 101.
Espainiako Vuelta
Munduko errepideko txapelketa 3. 20. 69. 13. KAN 13. 19. UT UT UT

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
KAN: kanporatua

Palmaresa pistan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981

  • Kanadako puntukako txapelketa

1982

  • Kanadako puntukako txapelketa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]