Stortorget | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Suediako udalerria | Stockholm udalerria |
Kokapen fisikoa | Stadsholmen |
Koordenatuak | 59°19′30″N 18°04′15″E / 59.325°N 18.0708°E |
Dimentsioak | 31 () × 56 () m |
Stortorget (euskaraz: «Plaza handia») Stockholm hiriko Gamla Stan alde zaharreko enparantza nagusia da.
Stockholm sortzearekin batera bidegurutzea zena enparantza bihurtu zen XIII. mendean, dena den eraikin zaharragoen aztarnak aurkitu izan dira 1995 eta 1997 artean egindako indusketetan.
1400 urterako Stockholmek bazituen 6.000 biztanle inguru eta plazaren inguruan harrizko etxeak eraiki zituzten merkatariek. Enparantza beren topagune bihurtu zen eta stora torghit izena hartu zuen. XV mendean alemaniar inmigranteak iritsi ziren eta enparantza merkatari eta burgesen politikaren erdigune bihurtu zen. Hiria handitzen hasi zen eta plazan ere lau solairutako etxeak agertu ziren, tartean udaletxea.
Hiriak zeukan garrantzi estrategiko eta ekonomikoa zela-eta, Stockholm munta handiko faktorea izan zen Kalmarko Batasuneko errege daniarren eta independentzia nazionalaren aldeko mugimenduaren artean, XV. mendean. 1520an, Christian II.a errege daniarrak hirian sartzea lortu zuen, 1520ko azaroaren 8an oposizioko ordezkarien exekuzio masiboak egin ziren, Stortorget enparantzan, Stockholmgo sarraskia izenaz ezagutzen dena. Artzapezpikua, kantzilerrak, nobleak, epaileak eta hurrengo erregea izango zenaren aita bera ere exekutatu zituzten.