Stracciatella (gazta)

Artikulu hau gaztari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Stracciatella (argipena)».
Stracciatella (gazta)
pasta filata (en) Itzuli eta italiar gazta
Historia
JatorriaItalia

Stracciatella di bufala Italian bufalo esnearekin sortutako gazta da. Batez ere tipikoa da Foggia probintzian, Italiako hegoaldeko Apulia eskualdean[1]. Bufalo esnearekin egiten den mozzarella bezala, hau ere zuria da, baina xirrizta forma hartzen den zatiak osatzen dira bere barnean, eta hortik datorkio izena: straccia-k dira trapu piltzar txikituak, eta horren txikigarria da stracciatella.

Mozzarella baino gatzatuagoa da, oso krematsua, baina leunagoa ere zaporean, pixka bat gazi-gozoa eta otorduetan sarrerakoetan erabiltzen da. Urte osoan ekoizten da, baina udaberrian eta udan egon ohi da ondoen[2].

Stracciatella erabiltzen da halaber burrata egiteko, gazta mota bat non ingurukoa gogorra da, baina barrua stracciatella ia likidoak osatzen duen. Stracciatella bera bezala, produktu hau ere ez da gordetzen gerorako, ez baita izozkailuetan ondo kontserbatzen eta beraz egin berritan kontsumitu ohi da[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Stracciatella pugliese» www.pugliaandculture.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Stracciatella di Bufala» CINQUINI (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  3. (Gaztelaniaz) Sara. (2018-05-07). «Burrata y stracciatella, placeres a tu alcance.» Una italiana en la cocina (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]