Stratus silvagenitus izen zientifikoak behe-laino edo hodei mota bati egiten dio erreferentzia. Stratus, hodeia da latinez, eta Silvagenitus hitz elkartua latinetik dator, "oihanetik sortua" esan nahi baitu.[1] Hodei mota hauek hezetasun erlatibo handia duten baso-eremuetan sortzen da; adibidez, prezipitazioa igaro ondoren, ura azkar lurrintzen delako.[2]
Hodeia uniformea, konpaktua, bada, "stratus" esaten zaio, eta "silvagenitus" basoa edo oihanaren gainean ikusten bada, sortu berria edo iraunkorra. Lainoa mardula eta zakarra bada, orduan stratus fractus silvagenitus esaten zaio. Hodei horiek, normalean, lurretik gertu sortzen dira. Silvagenitus barietatea, Stratus hodeien espeziea baino ez da.