Sua (gaztelaniaz: foguera; frantsesez: feu fiscal) Erdi Aroan eraikin baten jabeak bere jaunari ordaindu behar zion zerga izan zen[1]. Hasieran zerga bat ezartzeko modua besterik ez zen baina gero administrazioak erabili zuen familia bat ordezkatzeko, eta beraz erroldak egiteko. Denboraren poderioz suen kopurua erregeek erabili zuten eskualde bati zergak ezartzeko[2][3].
Zerga-sistema hau Euskal Herria osoan erabilia izan zen. Manex Goihenetxeren esanetan, su banak, batez beste, 5,5 laguneko familia ordezkatzen zuen[4].
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |