Suillus spraguei

Suillus spraguei
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus spraguei
Kuntze, 1898
BasionimoaBoletus spraguei
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora oliba-arreak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Suillus spraguei Suillaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Boletus pictus, Boletus spraguei (Basionimoa), Boletus murrayi, Boletinus pictus, Suillus pictus, Suillus murrayi.

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakotik ganbilera ertza beherantz biribildua luzaroan, gero zabalduagoa eta erdian titi baten aztarnekin, hasieran gorri-ardo kolorekoa, garatzen diren heinean iluntzen diren ezkata-flokoso-fibrilatu apaingarri ikusgarriengatik, arre-gorrixkak hondo horixka batean. Ertzak beti errezel zuriaren feltrodun aztarnak darama.

Tutuak: Hori-urre kolorekoetatik arrera doan kolorekoak, ez oso luzeak, eta oinean luzatuak.

Poroak: Zabal samarrak, poligonalak, normalean erradialki apur bat luzangak, hori-urre kolorekoak, ukitzean arrexkak.

Hanka: Zilindrikoa, pixka bat borra formakoa, eraztun flokoso zuri batekin, eraztunetik gora horia, eta hondo horian kapela bezala apaindua. Betea.

Haragia: Horixka gorritzeko joerarekin. Usain eta zapore nabarmenik gabe.[1]

Etimologia: Pictus epitetoa latinetik dator, margotua esan nahi duen “pictus” hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suillus lakei eta Suillus tridentinus oso antzekoak dira. Oso urria. Amerikarra da baina Europan ere zabaldua.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere pseudotsuga azpian, baina baita Pinus strobus-en eta beste espezie batzuen azpian ere.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere Ekialdeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak. Mexiko, Kolonbia, Alemania, Errusia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Taiwan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 485 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Suillus spraguei: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]