Sulfonak organosufre-konposatuak dira, sulfonilo funtzio-taldea eta (R−S(=O)2−R’) formula dutenak non R eta R' erradikal organikoak diren
[1]. Sufre-atomoak sei balentzia du bi oxigeno-atomori lotura bikoitzez lotzen zaie eta karbono-atomoei lotura bakunez.
Sulfonak tipikoki tioeterrak oxidatuz prestatzen dira non sulfoxidoak bitarteko produktua diren[2].
Sufre dioxidotik abiatuta ere sintetiza daitezke, normalean alkenoekin erreakzionatuz zikloadizio baten bidez[3]. Horrela prestatzen da sulfolanoa adibidez, zeina disolbatzaile industrial interesgarria den.
Arestian aipatu bezala sulfolanoa disolbatzaile interegarria da eta petroliotik konposatu aromatiko preziatuak erauzteko usatzen da[4].
Polimeroen sintesian ere baliatzen dira plastiko bereziak helburua direnean. Plastiko berezi horien ezaugarriak: sendotasuna eta oxidazioarekiko, korrosioarekiko eta tenperatura altuekiko erresistentzia handia. Polimero horien sintesian bisfenol S eta 4,4'-diklorodifenil sulfona erabiltzen dira besteak beste[5].
Botikak egiteko ere baliagarriak dira. Adibidez daposna legenarra, tuberkulosia edo demartitisak tratatzeko usatu izan da[6].