Sulpizia (elegiagilea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. I. mendea |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Familia | |
Aita | Servius Sulpicius Rufus |
Ama | Valeria |
Familia | |
Leinua | Sulpicii Rufi (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta elegist (en) |
Sulpizia Antzinako Erromako bi emakume olerkariren izena izan zen, bata elegiagilea eta bestea satiragilea. Sulpizia elegiagilearen testu bakarra poesia lirikoa da.
Augustoren inperioaren garaian bizi izan zen (K.a. I.mendean). Servio Sulpizio Rufo izan zuen aita eta Valeria ama, Marko Valerio Mesala Korbino mezenasaren arreba. Aita hiltzerakoan, bere osaba Mesala egin zen Sulpiziaren kargu eta bere literatura taldetik hurbil izan zen[1].
Gizartean eta kultura mailan esangura handiko familian hezitako emakumea izan zen[2]. Gaztetan, puella zela, Zerinto (Cerinthus) ezizeneko gazte batekin maitemindu zen; ez da argitu nor zen.
Testuak gorde diren latindar emakume poeta liriko bakarraren lana ez zaigu bere izenarekin iritsi, baizik eta Corpus Tibullianum delako elegia bilduman, bere osabaren zirkuluko Tibuloren lanaren ondoan; disitiko elegiakotan idatzitako berrogei bertso-lerro dira, sei elegia.
Corpus Tibullianum delakoa osatzen zuten lehen bi liburuak Tibulori egotzi zaizkio osorik, eta hirugarrenak egile anitzen hogei poema biltzen ditu; horien artean dira Sulpiziaren sei elegiak (Sulpiciae elegidia)[3] zein hari buruzko bostak (Sulpiziaren zikloa deiturikoa)[2][4]. Poeta ezezagun batek, Sulpiziaren garaikideak, seguru asko bere poesia-zirkulutik ezaguna denak, beste bost elegia osatu zituen, funtsean Sulpiziaren seien gai berean oinarrituta, hau da, Zerintorekin zuen maitasun-harremanean[5].
Maitasuna da poesia horien gaia, maitemindutako emakumeak Zerinto izeneko edo ezizeneko mutil batekiko bere sentimenduak adierazten ditu. Garbi esaten du ez dela familiak aukeratutako ezkongaia Sulpizia noblearentzat.
Maitemindutako emakumezkoaren niak bere sentimenduak adierazten ditu, kasu honetan maitasuna (amor), lotsa (pudor) eta ospea (fama) sentimenduak[8]. Irene Vallejoren ustez "bere sentimenduen desafiozko adierazpen publiko eta probokatzailea da"[9].
Euskarazko hiru bertsio daude: Irene Vallejok "modu librean" eginiko gaztelaniazko itzulpenaren Fernando Reyren euskarazko bertsioa[9], UZTARO aldizkarian Enara San Juan Mansok aurkeztutakoa[10] eta Maite López Las Herasena[11].
XIV (= IV 8)
Minaren sentimendua (dolor) da erdigunea, maite duen pertsonaren urtebetetzearen pozarekin kontrajarrita. Mesalak mehatxatzen du egun horretan landetxe batera eramatearekin, horrek eragiten dio mina. Landa eta hiria kontrajartzearen topikoa ere agertzen da[5].
XV (= IV 9)
Guztien artean laburrena. Landetxerako bidaia bertan behera geratu da.
XVI (= IV 10)
Mina da berriro sentimendua, baina, oraingo honetan, desleialtasun bategatik. Zerintok nahiago izan du emagaldu (scortum) batekin joatea, berarekin geratzea baino, bera hain familia onekoa dena (Servi filia Sulpicia).
XVII (= IV 11)
Zerinto kezkatuta dago Sulpiziaren osasunagatik.
XVIII (= IV 12)
Idazle maitemindua agertzen da, maiteminak eragiten dituen tontakeria guztiak egiten, bokatibo gozoak eskainiz maiteari... baina hezkuntza jakin bat jaso duen emakumea agertzen da[5].