Supino (latinez: supinum) latinari dagokionez, aditzaren forma nominaletako bat da.[1] Izena bere zehaztasun faltagatik datorkio (supinus euskaraz alfer izan nahi du), izan ere supinoz egindako esaldi guztiak beste eratan ere esan ditzakegu, adibidez: discedo lecturus, discedo ad legendum, discedo ut legam, discedo lectum. Azkenak baino ez du supino forma erabiltzen baina denek 'irakurtzeko baztertzen naiz' esan nahi dute.
Latinez bi supino daude: I (lehenengoa, akusatiboa, -um) eta II (bigarrena, datibo edo ablatiboa, -ū).[2]
Erromantzeek ez zuten forma hau jarauntsi baina beste hizkuntzetan ere erabiltzen dute: suedieraz, estonieraz, ingelesez (To err is human; to forgive divine.; huts egitea gizatiarra da, barkatzea jainkoitiarra). Euskaraz ez dugu erabiltzen.