Supositorioakondeste-bidetik hartzera zuzenduta dauden dosifikazio forma solidoak dira. Itxura eta tamaina aldakorra dute eta bere pisua 1-3 gramo artekoa da. Printzipio aktiboa eszipiente base batean formulatuta egoten da, ondestean urtu edo disolbatzeko gai dena. Eragin sistemikoak, lokalak edo mekanikoak ditu.
Efektu libragarrirako/laxanterako erabiltzen dira. Ez dute printzipio aktiborik eta eszipiente hidrofiloak erabiltzen dira, glizerogelatina adibidez. Gizerogelatinak ura erakartzen du supositorioa dagoen gunera, eta ur honek ondestea beteta dagoenaren sentsazioa eragiten du efektu libragarria sortuz.
Farmakoaren askapen geldoa izatea nahi da. Hau da, farmakoa pixkanaka askatu behar da, eragin iraunkorra lortzeko eta xurgapen sistemikorik ez emateko. Hau lortzeko supositorioaren konposaketan eszipiente oliotsuak erabili behar dira. Adibidez: Hemorroideen tratamendurako edo parasitoen aurkakoak.
Glizerogelatina (%70 glizerina, %30 gelatina): Nahiko narritagarriak direnez, gutxitan erabiltzen dira. Eragin libragarria dute peristaltismoa bultzatzen dutelako eta mikroorganismoentzako kontserbatzaileak behar dituzte.
Polietilenglikolak: Pisu molekular desberdinetako PEGek konbinatuz gogortasun eta askapen abiadura ezberdinak lortzen dira.
Kakao-gurina: Theobroma cacao-ren hazietatik lortutako gantza da. Triglizerigo nahasketa batez osaturik dago.
Olio hidrogenatuak: kolore zuria eta ehundura egokia dute. 9-17 C atomoko olio begetalen hidrogenizaziotik lortzen dira. Ezaugarri desberdinak dituzten olio hidrogenatuak lortzen dira, baina orokorrean fusio tenperatura 33.37 ºC bitartekoa da. Ahalmen emultsionatzailea du eta ez dira oxidatzen. Gainera berehala solidotzen dira eta uzkurtzeko gaitasuna handia dute. Urtuta daudenean bere biskositatea oso txikia izaten da, ondorioz farmakoaren esekitzea gertatu daiteke. Hau ekiditeko biskositzaileak gehitzen dira biskositatea handitzeko.
Urtze-tartea (32-44ºC): Liposolugarrien kasuan 37ºC edo baxuagoa da. Supositorioa ur beroan jartzen da eta urtzen hasten denetik urtu arte gertatzen den tenperatura aldaketa neurtzen da.
Solidotze-tartea: oso garrantzitsua da. Ez da komeni urtze puntutik asko urruntzea, 10 ºC-ko tartea izatea komeni da.
Gogortasuna: penetrometroa deritzon tresna baten bidez neurtzen da. Tresna honetara basea isurtzen da eta solidotu arte itxoiten da. Behin solidotu dela, konoa altza eta botoi bat zapaltzen da konoa erortzen utziz. Konoak basearen kontra joko du eta zenbateko barneraketa izan duen neurtuko du. Saioa 25 ± 0,5 ºC-tara egiten da eta hiru lagin neurtzen dira.
Azidotasun-indizea: KOH mg/eszipiente g (0 edo ahalik eta txikien; mukosa narritatu): gantz azido askeak daudenez neutralizatu egin behar da. Izan ere, gantz azido hauek mukosa narritatu eta bestelako konposatuekin erreakzionatzen dute. Beraz, eszipiente gramo batetan dauden gantz azido askeak neutralizatzeko behar diren KOH mg-ak kalkulatzen dira.
Iodo-indizea: I g/100g gantz: 100 g gantzekin erreakzionatzen duten iodo gramoak. Txikia izatea komeni da.
Hidroxilo zenbakia: mono eta diglizerido kopurua (hidrofilia eta gogertzeko abiadura): basearen 100 g-ra gehitu daitezkeen ur gramoak. Ura hartzeko duen gaitasuna neurtzen da. Apalagoa izango da hidrogenatu dispertsagarrietan baino. Komenigarria da printzipio aktiboa hidrosolugarria izatea base lipido batean sartu nahi dugunean.
Eszipientea urtzen da eta bertara haustuta dagoen farmakoa gehitzen da disolbatuta, emultsioan edo esekita (desplazamendu faktorea kalkulatu behar da). Nahastea pixka bat solidotu arte irabiatzen da eta jarraian moldeetara gehitzen da. Hozten uzten da eta moldeetatik ateratzen dira.
Eszipientea urtu.
Haustuta dagoen farmakoa gehitu (disolbatuta, emultsioan edo esekita).
Pixka bat solidotu arte irabiatu.
Moldeetara gehitu.
Hoztu eta moldeetatik atera.
Ontziratu: zelulosa azetatoa, polibinil kloruroa (PVC), geruza metaloplastikoak
Printzipio aktiboa eta basea birrindu ondoren nahastu egiten da bikortatu bat sortuz. Hau zapaldu egiten da eta komprimatu. Trinkotze ekipo bereziak daude.
Hiru baldintza bete behar dituzte: Urtze-puntua ondo ezagutzea, biltegiratze tenperatura egokia ondo ezagutzea eta moldeetara botatzeko eta hortik ateratzeko momentu egokienak.
Base liposolugarria duen supositorioetan egiten da. Hodi batean supositorioa jartzen da eta 36,5 ± 0,5 ºC-ko tenperatutan bainu batean jartzen da. Hagatxo bat sartzen da eta biguntzen doan heinean hagatxoa beheraka joango da. Zenbat denbora behar duen hondoa ukitzeko neurtzen da.
Disoluzioa egiten bada ez da beharrezkoa. Zilindro baten goian eta behean plaka metalikoak jartzen dira. Bi plaken artean supositorioa jarri eta baino batean sartu 36-37 ºC eta 4 litro urekin. 10 minuturo 180º-ko buelta ematen dugu. Konprobatu egin behar da supositorioa guztiz disgregatu denean ea zulotiko ateratzen den. Onargarria izateko 3 unitate neurtu behar dira eta bat ere ez ezin da pasa 30 minututik (liposolugarrien kasuan) edo 60 minututik (hidrosolugarrien kasuan).
Supositorioa ganbara moduko batean sartzen da eta pieza osoa 37ºC-tako bainuan sartu. Fluxu konstante bat pasatzen da ganbaratik denbora tarte jakinean. Laginak hartu eta farmako kontzentrazioak neurtu.