Susan Abulhawa | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kuwait, 1970eko ekainaren 3a (54 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Palestina |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hego Carolinako Unibertsitatea Pfeiffer Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea, kazetaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Susan Abulhawa (hizkuntza arabiarrean: سوزان أبو الهوى ) Jerusalemgo errefuxiatu-eremu palestinar batean 1970eko ekainaren 3an jaioa. Kazetaria, letra-emakumea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da. Bera da "Goizak Jeninen" eleberri arrakastatsuaren egilea, Ekialde Hurbileko fikziozko historiaz ari delarik bertan.
Jerusalemgo guraso palestinarren errefuxiatu-esparru batean jaio zen. Hainbat herrialde arabiarretan bizi ondoren, 13 urterekin Estatu Batuetara emigratu zuen. Hego Carolinako Unibertsitatean Zientzia Biomedikoak ikasi zituen eta jarduera-arlo horretan lan egiten du.[1]
2001ean gobernuz kanpoko erakunde bat sortu zuen, Playgrounds for Palestine (Palestinako jolas-gunea), errefuxiatuen kanpamentuetan haur-parkeak eraikitzeko. 2002an, Jeningo errefuxiatu-esparrua bisitatu zuen nazioarteko begirale gisa, Israelgo Defentsa Indarren urte horretako Defentsa Ezkutuaren ondorioz. Bere literatur bokazioa funtsezkoa da Ekialde Hurbileko egonaldi honetan, nobelagintzaren bidez Palestinako biztanleen historia mingarria kontatzeko eta egoeren krudelkeria ulertarazteko borondatearekin.[2] Halaber, Edward Said estatubatuar palestinarraren pentsamenduak eragina izango du, Palestinako gertakarien narrazio palestinarraren beharraz aritzeko.[1]
Yardleyn bizi da, Pensilvanian. Kazetaritzan ere aritzen da, eta Estatu Batuetako eta nazioarteko hainbat egunkaritan argitaratzen du. Horrekin batera, zenbait antologiari laguntzen die, eta eleberriak idazten ditu. Mornings in Jenin (Goizak Jeninen) nobela horietako lehena 2006an kaleratu zuten, The Scar of David izenburupean. Nazioarteko bestseller bihurtzen da, 30 hizkuntzatara itzulia. Familia baten historia marrazten du hainbat belaunalditan, Israel-Palestinako gatazkaren testuinguruan.[3]
Bigarren eleberria, The Blue Between Sky And Water, 19 hizkuntzatan saltzen da, merkaturatu aurretik ere. Erresuma Batuan argitaratu zen, 2015eko ekainaren 4an, eta Estatu Batuetan argitaratu zen, 2015eko irailaren 1ean.[3]