Susan Lois Graham (New York, 1942ko irailaren 16a) estatubatuar informatikaria da.
Susan L. Graham teoriazko informatikoa da, eta Kaliforniako Unibertsitatean irakasle bezala lan egin du, Ingenieritza Elektrikoko eta Informatika Departamentuko Konputazio-Zientzien Dibisioan.
Graham-en ikerketak honako gai hauek hartzen ditu:
- Harmonia - Lengoaian oinarritutako framework bat software interaktibo baten garapenarako.
- Titanium - Programazio paraleloko lengoaia, konpiladore eta denbora errealeko sistema Java lengoaian oinarrituta.
- Graham ACM Transactions on Programming Languages and Systems aldizkariko editorea izan zen. 1968tik, Graham dozenaka artikulu argitaratu ditu, hitzaldiak eman eta konputazio-lengoaia, konpiladore eta programazio-ingurunei buruz argitaratu ere egin du.
- Zientziari eta teknologiari buruzko aholkularien Kontseiluko kidea da AEBn.
- Hardvard Unibertsitatearekin harreman estua izan du, eta 2011n Hardvard Korporazioan sartu zen.
- 1993an National Academy of Engineering kide gisa aukeratu zuten.
- 1994tik Association for Computing Machinery elkarteko kidea da. Beste elkarte hauetakoa ere bai: American Association for the Advancement of Science[1], American Academy of Arts and Sciences[2] eta National Academy of Engineering[3].
- 2009an John von Neumann dominarekin sarituta izan zen Graham, Informatikako sari garrantzitsu bat 1992tik urtero ematen dena .
- 2011ko irailaren 29an iragarri zen ACM-IEEE-CS Ken Kennedy Award[4] saria jasotzeko aukeratua izan zela, azaroaren 25ean Seattle-en, non konputazioko nazioarteko konferentzia egin zen, SC11[5].
Graham Michael A. Harrison[6] irakaslearekin ezkonduta dago.
- ↑ (Ingelesez) «AAAS Home | American Association for the Advancement of Science» www.aaas.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ (Ingelesez) «American Academy of Arts and Sciences» www.amacad.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ «Home» NAE Website (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ (Ingelesez) Ken Kennedy Award. 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ (Ingelesez) ACM/IEEE Supercomputing Conference. 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ (Ingelesez) Michael A. Harrison. 2022-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).