Buenos Airesen jaio zen, 1952ko abenduaren 4an. Arte Dramatikoko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak (1970-1975).
1977an, ikasketak amaitu eta gutxira, unitate eta telenobela askotan hasi zen lanean. Zinemako lehen partaidetza Allá lejos y hace tiempo (1978) filmean izan zuen. Gero La fiesta de todos, Mis días con Verónica, Señora de nadie eta El arreglo egin zituen.
1984an Camila lanean protagonista izan zen,[3] María Luisa Bembergek zuzendutako filma, eta Imanol Arias espainiarrarekin kartela partekatu zuen. Oscarrerako izendatu zuten 1985ean film atzerritar onenaren film hau, eta haren ondotik etorri ziren Tacos altos (1985), Los amores de Kafka (1987), Sur (1988), ¿Dónde estás amor de mi vida que no te puede hallar? (1992), Las cosas del deseo (2. zatia) (1995), La balada de Donna Helena (mediometrajea, 1995), Historias clandestinas en La Habana (1997), Roma (2004), 18-J (2004), Cara de queso-mi primer ghetto - (2006) eta Verdades verdaderas (2011).
Antzerkian hainbat lanetako protagonista izan zen: Yo argentino (1976), El cuarto de Verónica (1977), Nosotros dos somos tres (1980), Vanidades (1980), Sin testigo (1989), El taller del orfebre (1981), Orinoco (1991), La noche de la iguana (1995), Monologos de la vagina, Porteñas (2003) eta La Duda (2006).
Telebistan ere hainbat lanetako protagonista izan zen: Hombres en pugna (ATC, 1980), No quiero resignarme (Canal 13, 1982), Apasionada (1993), Alta comedia (1995-1996); protagonistakide, ostera, El león y la rosa (Canal 13, 1979), Compromiso (1983), Cuentos para ver (1984), Laura y Zoe (1998), Culpable (2001) eta Mujeres de nadie (2007). Gero, Osvaldo Laporterekin, Miguel Ángel Rodríguezekin eta Andrea del Bocarekin batera, Alguien que me quiera egin zuen.
Bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu, besteak beste: Camila lanagatik saria aktore onenarentzat, Karlovy Vary Jaialdian emana (Checoslovakia, 1984); Camila lanagatik (Habana, Cuba, 1984) aktore onenaren Coral Saria; Iikusleen saria (Biarritz, 1984) Camila lanagatik, Prentsa saria (1984-1985) Camila lanagatik; Platea '83 Saria (Venado Tuerto, Santa Fe probintzia); Espainiar zinemaren aktore onenaren saria Frantzian (2005); Ikuskizun Clarín sariak (2004 eta 2007); Martin Fierro saria (2007).[4]