Suum cuique (euskaraz «norberari berea») latinezko lokuzio bat da. Goiburuaren esanahaia ere «norberak merezi duena» gisa itzul daiteke. Filosofian asko erabilitako modismoa.
Jedem das Seine alemanierazko itzulpena da. Historikoki oso erabilia izan da. Horrela, Hohenzollern dinastiaren eta Prusiako Erresumaren Arrano Beltzaren Ordenaren goiburua izan zen.
XX. mendean, naziek altxatutako Buchenwald kontzentrazio-esparruaren sarrera nagusian jarri zen, beste kontzentrazio esparrutean Arbeit macht frei jarri zen moduan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suum cuique |