Sweetheart abadia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Dumfries eta Galloway |
Koordenatuak | 54°58′46″N 3°37′06″W / 54.979393°N 3.618462°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Suntsipena | 1624 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Sweetheart abadia (ingelesez: Sweetheart Abbey) Eskoziako Dumfries herritik 13 kilometro hegoaldera kokaturik dago, Nith ibaiaren ertzean, Dumfries eta Galloway eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Monasterio zistertar hau 1273an eraiki zuen Gallowayko Dervorguillak, Gallowayko Lordaren alabak. Devorguilla hil zenean haren bihotz enbaltsamatua boli eta zilarrezko kutxa batean lurperatu zuten berarekin batera, eta monjeek abadiari Sweetheart (bihotz xamurra) izena ezarri zioten.
Monje zistertarrak nekazari abilak ziren, bai eta zaldi eta hazienda hazleak ere. 1624an bertan behera gelditu zen eta gaur egun hondatuta aurkitzen da.