Sympathy for Lady Vengeance (koreeraz: 친절한 금자씨) Park Chan-wookek zuzendutako 2005eko filma da. Koreerazko izenburuak, 친절한 금자씨, Bihotz oneko Geum-Ja andereñoa esan nahi du. Ingelesezko izenburuak aldiz, Sympathy for Lady Vengeance, Mendeku andereñoarenganako errukitasuna esan nahi du. Erresuma Batuan eta Ipar Amerikan Lady Vengeance izenburuarekin estreinatu zen. Sympathy for Lady Vengeance, Parken The Vengeance Trilogy trilogiaren hirugarren filma da, Sympathy for Mr. Vengeance (2002) eta Oldboy (2003) filmen jarraipena.
Hego Korean 2005eko uztailaren 29an estreinatu zen.
Lee Geum-jak (Lee Young Ae aktorea) egin ez zuen hilketa batengatik 13 urteko zigorraldia bete du espetxean. Espetxetik atera ondoren, benetako hiltzailearen bila joango da mendekua hartzeko.