TO-92 transistoreak eraikitzeko gehien erabiltzen den kapsulatua da. Kapsulatua epoxiz edo plastikoz egin ohi da. Kapsulatu honek kostu gutxiko eta tamaina txikiko osagai elektronikoak eskaintzen ditu.
Kapsulatuaren siglak ingelesezko izenetik datoz: Transistor Outline Package, Case Style 92.