Takografo

Takografoa.

Takografoa, antzinako grezierazko τάχος (takhos): ‘azkartasun’ eta γράφος (grafos), γράφειν (grafein): ‘idatzi’, errepide garraioko ibilgailuen gidatze denboran jazotako gertaerak erregistratzen dituen gailu elektroniko bat da. Takografoak erregistratzen dituen gertaeren artean abiadura (bataz bestekoa eta handiena), bapateko azelerazioak eta geldiketak, ralenti denborak (motorra martxan baina ibilgailua geldirik dagoen aldiak), atsedenaldiak eta etenaldiak dira. Takografo modeloaren arabera, datu horiek konputagailu batean bildu eta datu-base batean gorde edo borobil itxurako grafikoetan inprimatzen dira, gerora analizatuak izan daitezen.