Tales of Terror | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1962 |
Izenburua | Tales of Terror |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, comedy horror (en) eta misteriozko zinema |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Morella (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Corman |
Gidoigilea(k) | Richard Matheson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Samuel Z. Arkoff James H. Nicholson |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Les Baxter |
Argazki-zuzendaria | Floyd Crosby (mul) |
Tales of Terror (euskaraz Beldurrezko Ipuinak) 1962ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Edgar Allan Poe idazlearen Morella, Katu Beltza eta Valdemar jaunaren kasuaren egia ipuinetan oinarritutako antologia film bat da. Vincent Price, Peter Lorre, Basil Rathbone eta Debra Paget aktoreek antzeztu zuten.
Film honetako aktore askok ondorengo The Comedy of Terrors (1963) filmean antzeztu zuten.
Fortunato (Vincent Price) bere emaztearen (Leona Gage) heriotzaren erruduna bere alaba dela (Maggie Pierce) uste duen gizon obsesionatua da.
Adarrak jarri dizkioten senar jeloskor batek (Peter Lorre) bere emaztea eta maitalea (Joyce Jameson eta Vincent Price) bizirik lurperatuko ditu, baina senarrak hainbeste gorrotatzen duen bere emaztearen katu beltzak krimena denon agerian utziko du.
Dohakabe bati (Vincent Price) bakean hiltzen utzi beharrean bizitza benetazko infernu bat izatera kondenatu duen azti bati (Basil Rathbone) gauzak berak uste ez bezala aterako zaizkio.
1960-1964 bitartean Roger Cormanek Edgar Allan Poeren istorioei buruz filmatutako gainontzeko filmak honako hauek dira: