Tang Chih-chun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Taipei County (en) , 2001eko martxoaren 16a (23 urte) |
Herrialdea | Taiwan |
Hezkuntza | |
Heziketa | National Taipei University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkularia |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Tang Chih-chun (txinera sinplifikatuz: 湯智鈞; pinyinez: Tāng Zhìjūn; 2001eko martxoaren 16a)[1] gizonezkoen arku makur (recurve) probetan lehiatzen den Taiwango arkularia da. 2018an, urrezko domina irabazi zuen gizonezkoen taldearen proban, Luo Wei-min eta Wei Chun-hengekin batera, 2018an Asiako Jokoetan, Jakartan, Indonesian.[2]
2018an, Buenos Airesen (Argentina) ospatutako 2018ko Udako Gazte Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, dominarik irabazi gabe. Mutilen banakako kanporaketetara iritsi zen, eta, bigarren kanporaketan, kalean utzi zuen Estatu Batuetako Trenton Cowlesek. Cowlesek urrezko domina irabazi zuen. Talde mistoan, brontzezko domina lortu zuen, Zeelanda Berriko Rebecca Jonesekin batera, eta Namibiako Quinn Reddig eta Trenton Cowlesen aurka galdu zuten partida.
2019an, Tangek eta Wei Chun-hengek zilarrezko domina lortu zuten gizonezkoen taldekako proban, Napolin (Italia) ospatutako 2019ko Udako Unibertsiadean.[3]
2021ean, Taipei txinatarreko ordezkari izan da Tokion (Japonia) ospatu diren 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan. Kontuan izan, Txinak jarritako baldintzak direla eta, 1979an NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) Nagoia-n (Japonia) hartutako erabakiak Taiwanek Olinpiar jokoetan (bere izenean eta bere banderapean) esku hartzea galarazten duela; beraz, Taipei txinatarraren izenean aritzen da. [4]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2020 | Tokio Japonia | Taldeka | |
Asiar Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2018 | Jakarta Inonesia | Taldeka | |
Udako Unibersiadea | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2019 | Napoles Italia | Taldeka |