Tania Bruguera

Tania Bruguera

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTania Bruguera Fernández
JaiotzaHabana1968ko uztailaren 18a (56 urte)
Herrialdea Kuba
Hezkuntza
HeziketaSchool of the Art Institute of Chicago (en) Itzuli
San Alejandro Arte Ederren Akademia Nazionala
Jarduerak
Jarduerakartista, margolaria, antzerki zuzendaria, performancelaria eta installation artist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Jasotako sariak
taniabruguera.com

Tania Bruguera (Habana, Kuba, 1968) kubatar artista eta ekintzailea da, eta instalazioak eta performancea egiten ditu. 1997an, Chicagora joan zen bizitzera, eta, gero, Cambridgera, Harvardeko Unibertsitateko performance buru gisa.[1]

Brugueraren lana botere eta kontrol gaien ingurukoa da, eta bere lanetako batzuk Kubako historian gertatutakoen galderak eta irudiak dira. Performancearen eta aktibismoaren ondorioz, Bruguera hainbat aldiz atxilotu eta espetxeratu dute.

Ikasketak Urriaren 20ko Arte Plastikoen Oinarrizko Eskolan eta Habanako Goi Mailako Arte Institutuan egin zituen, baita Chicagoko Arte Institutuan ere, non eskolak eman baitzituen 2003tik 2010era.[2][3]

Nazioarteko arte-ekitaldietan parte hartu du, besteak beste, Kasselgo documentan eta Veneziako, San Pauloko, Shanghaiko eta Habanako biurtekoetan, baita museoetan, galerietan eta arte-zentroetan ere, esaterako Tate Modern, Chicagoko Arte Garaikideko Museoa, Santa Monicako Museoa, Habanako Wifredo Lam Arte Garaikideko Zentroa eta New Yorkeko New Museum, besteak beste.[4]

Bruguerak 2021ean utzi zuen Kuba, urte horretan kartzelatutako ekintzaileak askatzeko gobernuarekin tratua egin ondoren.[5] Ekintza horren ondoren Bruguerak Velázquez saria jaso zuen askatasunaren alde egindako lanarengatik.

Pussy Riot artista errusiarrak Tania Bruguerarekin solasean performance batean

Gai politiko eta sozialen interpretazioan zentratzen da bere lana. Bere praktika artistikoak definitzeko, hainbat kontzeptu garatu ditu, hala nola, ikusleen erreakzio eta portaerari aurrez aurre dauden lengoaiaren eta gorputzaren mugetan fokua jartzen duen jokabide-artea; halaber, gizartearen zenbait alderdi politiko eta legaletara benetako eraldaketa egingo duen arte erabilgarria proposatzen du. 2002an, Jokabide Artearen Katedra sortu zuen Habanan, eta, 2011n, Arte Erabilgarriaren Elkartea sortu zuen, bere proiektuak elkartzeko eta inplementatzeko plataforma moduan.[6][7]

1986tik 1996ra, Ana Mendietari omenaldia izeneko aurkezpena egin zuen; performance eta objektu sorta bat izan zen, eta orduko hilda zegoen artistak egindako lana irudikatzen zuen. Bere pizgarri nagusia Mendietaren lana gogora ekartzea izan zen, Kubako testuinguruak ofizialki desagerrarazi zuena Ameriketako Estatu Batuetara desertatu ostean, nahiz eta hamarkadatan artista interesgarrienetarikoa izan.

1986an, 18 urte baino ez zituela, egindako lehen aurkezpena Mendietaren "Blood Trace" lanaren berreraikuntza bat izan zen: besoak txerri-odolean murgildu ostean, horman itsatsi eta arrastaka eraman zituen, lurrerainoko V bat osatzen zuela. Bruguerak Kubako Fototekan egin zuen, Habanan, hirurogeita hamar pertsona inguruko audientziaren aurrean, erakusketaren inaugurazioan.

"Memoria de la Postguerra" performancea bere kabuz finantzatutako lan bat izan zen. Lan horretan arazo kulturalak uhartean une horretan zegoen eztabaida politikoarekin lotu ziren. Bruguerak gobernuaren kontrakoak ziren jarrerak nabarmendu eta joerak babestu nahi zituen; horretarako, Kuban bi intelektual belaunaldi lotzea pentsatu zuen, oso urte gutxitan bananduta egon arren, erabaki nahiko ezberdinak hartu behar zituztenak. Esaterako, Bruguera baino handiagoak ziren ia artista guztiek, hala nola, Carlos Garaicoa, Los Carpinteros, Kcho, uhartea utzi behar izan zuten, zegoen informazio falta betetzeko eta Castroren urteetan Kuban existitzen ez zen adierazpen askatasuna aurkitzeko.

Pertsona eta belaunaldi ezberdinak batzeko nahiak eraman zuen 1994an Habanako Bosgarren Biurtekoan artisten erakustaldi bat antolatzera. Erabaki hori Sandra Cabellos eta Ezequiel Suárezekin batera hartu zuen, eta horiek ere geroago "Aglutinador" izeneko beste erakustaldi bat irekitzea pentsatu zuten.

1998an El Peso de la Culpa izeneko performancea egin zuen, espainiar konkistatzaileen agindupean kubatar bertakoen egoeraren interpretazio moduan funtzionatu zuena, non harrapatuta bizi beharrean lurra baino ezin zuten jan. Bruguerak "erresistentzia arma" gisa interpretatzen du lurra jateko ekintza hori. Bere performancean, biluzik gelditu zen, arkume kanal bat lepotik zintzilik zuela. 45 minutuz, ura eta gatza zituen lurra edan zuen malkoak irudikatuz.[8] Performance horrek, Kuban egin zen legez, historiaren momentu bat gogora ekartzea proposatu zuen, non joera baitzegoen inposizio sistema autoritarioen aurkako erresistentzia neurriak hartzeko gorputz mailan eta barru-barruan.

"Comer tierra" Kubako esamolde bat da, eta egoera desesperatu bati buruz hitz egiten du, non ez dagoen zelan irten. Bruguerak behin esan zuen Octavio Zayarekin izandako elkarrizketa batean: "lurra jatea, sakratua eta iraunkortasun sinboloa dena, norbere tradizioak irenstea legez da, norbere ondarea, norbere burua ezabatzea bezalakoa. Suizidioa aukeratzea da".

Gainera, urte horretan bertan Guggenheim kide aukeratu zuten, eta 2000. urtean Claus Printzea saria jaso zuen.

Tania zelanbait botererik ez zuten pertsonen historia kontatzen ahalegindu zen, era horretan azaltzen zuen lehen pertsonan bizitzeak, prozesu historikoak eta istorio pribatuak ulertuta, gure une hori (oraina) ulertzea lor dezakegula. "El Peso de la Culpa" lana aurkeztu ostean, Bruguerak "El Cuerpo del Silencio" izeneko beste aurkezpen bat egin zuen, non bere gorputza arkume haragiz estali zuen, jarraian bere mihiaz garbitu zuen, bere burua umiliatuz eta bere burua zentsuratuz. Azkenean, liburu baten orriak jaten ahalegindu zen.

2000n, Habanako zazpigarren biurtekoan, lan eztabaidagarria aurkeztu zuenez, gobernuak zigortu egin zuen, Kubako erregimena kritikatzen baitzuen. Pertsona talde txiki bat zen, aldi berean "La Cabaña" izeneko tunel batera sartu zena, Biurteko gotorleku militarra hartzen zuen lekua. Iraganean, heriotzara kondenatutako presoak espetxeratzeko erabiltzen zen. Sartu ondoren iluntasuna zegoen, Karibeko argia moteltzen zuena, eta sabaitik zintzilik telebista bat, non Fidel Castroren irudien collage bat igortzen zen, Iraultzaren hasieran Kubako kanaletatik hartuak. Espazio horren inguruan biluzik zeuden pertsonak, existitzen ez zen dutxa batean, behin eta berriz elkar ukitzen, garbitzen saiatzen.

2008an, Bruguerak performance bat antolatu zuen Tatlinen Xuxurla #5 izenekoa Tate Modernen, eta, bertan, bertaratutakoek artelanekin topo egin beharrean, aurrez aurre jarri ziren bi polizia zaldi gainean, alderik alde mugituz, galderak eginez eta beren autoritatea baliatuz, kaleetan egingo zuketen bezala. Horrela, ikusleek euren buruari galdetzen zioten zenbateraino zen hori benetan artea, eta zein espaziotan jarri beharko zituzkeen zalantzan norberak inguruan zituen formatu autoritarioak. Bai Estatuko langileek, bai museokoek, zerga-erregimen konduktuala proposatzen zuten. Lan horrek museoko bisitariei gogorarazten zien hierarkia eta bere atsekabeak gure bizitzako alderdi guztietan zeudela presente.

Hurrengo urtean, museo berean beste performance bertsio bat egin zuen. Tatlin-en #6 Xuxurla edonondik egin zitekeen, betiere parte-hartzaileak beren iritziak libreki adieraztera gonbidatzen zituen mikrofono bat eta hiztun batzuk bazeuden. Gero, Bruguerak testuinguru espezifiko bat eman zion Kubara eramatean, El Susurro de Tatlin #6 (Habana Bertsioa) izenburupean. Habanako Biurtekoak antolatzeaz arduratzen zen Wilfredo Lam erakundearen erdiko patioan egin zen.

“Hainbat erreakzio azaldu ziren, denak errespetuz eta denak onartuta, bai Fidel Castroren iraultzaren bideari jarraitzeko arrazoiak ematen zituztenak, bai hautagai gisa familia horretako inor egongo ez zen hauteskundeak eskatzen zituztenak. Bere erreakzio bakarra, bere desberdintasun politikoengatik emigratzea beste aukerarik izan ez zuelako negar egitea izan zen pertsona batetik, Kubako blogarien mugimenduko kideen adierazpenetaraino, zeinek sareko espazio publiko-birtualetan disentitzen lagundu zuten. Batzuek polizia sekretuaren parte ziren horiek mikrofonoetara aurkezteko eskatzen zuten, beste batzuek, berriz, ez zuela egun bateko adierazpen askatasunak performance bat izan behar eskatzen zuten bitartean.”'


2011n hasi zen Bruguera Movimiento Inmigrante Internacional (Nazioarteko Etorkin Mugimenduan) lanean. Legez kanpoko bost etorkinen familia batekin eta euron seme-alabekin hasi zen bizitzen Coronako (Queens) departamentu batean, soldata baxuarekin eta gizarte-aseguru barik bizirauten ahalegintzean aurkitzen zituzten arazoak esperimentatzeko. Proiektu horrek, Queens Museum of Art-ek eta Creative Time irabazi asmorik gabeko erakundeak babestua, New Yorken etorkinentzako tailerrak eskaintzen zituen gune bat barneratu zuen, bertara iristen zen jende gehienak eskatzen zuen ingeles klaseak edo lana aurkitzeko edo gai legaletarako laguntza. "Arte erabilgarria" kontzeptuaren adibide bat da hau, parte-hartzaileen eta haien beharren arabera existitzen diren parte-hartze proiektuak.

2013an, Arte Erabilgarriaren Museoa proiektuari ekin zion Eindhoveneko Queens Museum of Art eta Van Abbemuseum-arekin elkarlanean. Proiektu horrek Arte Erabilgarriaren Elkartean eboluzionatu zuen, Arte Erabilgarria sustatzeko asmoarekin nazioarteko erakunde bat sortuz.

2015eko abenduan eta 2016ko urtarrilean, Bruguera atxilotuta egon zen Habanako Iraultzaren Plazan performance publiko bat antolatzeagatik. Raúl Castrok eta Barack Obamak harreman diplomatikoak berrezartzearen alde egindako adierazpenen ostean sortu zen Yo También Exijo kanpainan parte hartu zuten beste artista, aktibista eta kazetari kubatarrekin batera atxilotu zuten. El Susurro de Tatlin #6 (Tatlinen Xuxurla #6) performancean mikrofono bat eta hiztunak jarri zituen Iraultza Plazan, kubatarrek giro politiko berri horrekiko sentimenduak adieraz zitzaten.

Ekitaldiak oihartzun handia izan zuen nazioarteko komunikabideetan, besteak beste, Susurro de Tatlin #6 lanaren aurkezpen bat Times Squaren, eta zenbait artista eta intelektual Bruguera askatzearen alde agertu ziren, Raul Castrori gutun ireki bat bidalita, mundu osoko milaka pertsonak sinatua, pasaportea itzultzeko eskatuz eta bidegabekeria penala eskatuta, berak iritzi bat baino ez zuela eman esanez.

2016ko martxoan, INSTAR (Instituto de Artivismo Hannah Arendt) inauguratu zuen Arendten Los Orígenes del Totalitarismo (Totalitarismoaren jatorriak) liburuaren irakurketa kolektibo batekin. Hilabete horretan bertan Kickstarter kanpaina bat hasi zen, instituturako dirua batzeko. Institutuaren misioa plataforma instituzional bat sortzea zen, non kubatarrek beren eskubide zibilei buruzko informazioa jaso zezaketen, eztabaida kritiko eta informatuak sustatu eta jarrera politiko desberdinak zituzten pertsonek elkarrekin lan egin zezaketen giro demokratiko bat eraikitzeko espazio alternatibo baten parte izan zitezen.

2019an, Latinoamerikan eta mundu osoan eraildako ingurumen-liderretan oinarritu zen bere ikerketa, 2020ko martxoan Sydneyko biurtekoan egindako lana erakusteko.[9]

Bere aurkezpen probokatzaileak direla eta, kritika gogorrak egin dizkiote, eta "erresistentzia eta desordena publikoa" sustatzea ere leporatu diote. 2014ko abenduan atxilotu zuten Kuban, fikzioan, bere performanceak aurrera eraman ez zitzan, baina bere ekintzek nazioarteko aitorpen garrantzitsuak ere ekarri dizkiote, adibidez, Guggenheim Beka, Meadows Prize (Dallas, Estatu Batuak) eta Claus Printzea Saria, besteak beste.[10]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Guggenheim beka.
  • Tate Modern saria, Turbina aretoan ikusgai.
  • Claus printzearen saria.
  • 2016an Anonymous Was A Woman Award saria
  • 2021eko Arte Plastikoen Velazquez Saria "aktibismo performatibo zorrotzarengatik eta testuinguru soziopolitikoko dinamikei bereziki jaramon egiteagatik".[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]