Tanita Tikaram | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Münster, 1969ko abuztuaren 12a (55 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Malaysia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Queen Mary's College (en) Cranbourne (en) |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, egile abeslaria eta musikaria |
Genero artistikoa | pop musika folk-pop (en) herri-kanta indie folk (en) |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Reprise Records East West Records (en) Naïve Records |
tanita-tikaram.com eta tanita-tikaram.com | |
Tanita Tikaram (Münster, Alemania, 1969ko abenduaren 12a- ) pop/folk abeslari eta kantautore ingelesa da[1].
1988. urtean atera zuen Ancient Heart aurreneko diskoarekin mundu mailako arrakasta lortu zuen, "Twist in My Sobriety" eta "Good Tradition" abestiekin.
Alemaniako Münster hirian jaio bazen ere 12 urte zituela Ingalaterrara aldatu zen familia, Basingstoke hirira (Hampshire konderria). Aita indo-fijiarra du eta ama malaisiarra[2].
Oraindik nerabea zela Londresko nightclubetan jotzen hasi zen. WEA Records disketxeak aurkitu eta 1988an Ancient Heart diskoa kaleratu zuen[3]. "Twist in My Sobriety" eta "Good Tradition" abestiak Europako zerrendetako lehen 10 postuetan kokatu ziren, eta diskoaren lau milioi kopia saldu zituen mundu mailan[4]. 1989ko Brit Awards-etan "Twist In My Sobriety" abestiak single onenaren izendapena jaso zuen eta Tanita Tikaram berak emakumezko artista onenaren izendapena[5].
Diskoaren arrakastak eraginda hurrengo urteetan disko bana atera zuen urtero, baina bakoitzak aurrekoak baino arrakasta txikiagoa izan zuen[1]. Atsedenaldi bat hartzea erabaki zuen orduan eta San Franciscora aldatu zen. WEA Records-ekin azken disko bat atera zuen, Lovers in the City, eta aurrekoek baino harrera hobea izan bazuen ere[6] 1996an kontratua amaitu zen. 1996an The Best of Tanita Tikaram bilduma diskoa atera zuen WEA Recordsek ibilbideari amaiera emateko. Mother Records-ekin The Cappuccino Songs diskoa atera zuen orduan eta musika industriatik alde egitea erabaki zuen.
Ordutik aurrera oso bakanak izan dira Tanita Tikaramen agerraldiak, baina hiru disko gehiago atera zituen, Sentimental (2005), Can't Go Back (2012) eta Closer to the People (2016)[7].