Tarde para la ira | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Tarde para la ira |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Raúl Arévalo |
Gidoigilea(k) | Raúl Arévalo |
Antzezlea(k) | |
Antonio de la Torre Luis Callejo Ruth Díaz Manolo Solo (en) Alicia Rubio (en) Berta Hernández (en) Chema del Barco (en) Chema Adeva (en) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lucio Godoy |
Argazki-zuzendaria | Arnau Valls Colomer (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Tarde para la ira (euskaraz: «Amorrurako berandu») 2016an Raúl Arévalo espainiar aktore, zuzendari eta gidoilariak zuzendutako eta idatzitako thriller filma da.[1] Zuzendari moduan egin duen film bakarra da, eta 2016ko Goya Sarietan 4 sari irabazi zituen; horien artean Film Onenaren Goya Saria.[2]
2007ko abuztuan, Madrilen, Curro atxilotzen dute bitxi-denda baten lapurretan parte hartzeagatik. Zortzi urte pasa ondoren, Curro kartzelatik ateratzeko prest dago eta lehen zuen bizitzara bueltatzeko asmoa du, bere neska-lagun Anerekin eta haien semearekin.
Beste alde batetik, José auzo horren inguruan ibiltzen den gizon bakartia eta misteriotsua da. Bere bizitza Anaren bizitzarekin nahasten da, txateatu egiten dute eta oheratu egiten dira. Curro kartzelatik ateratzen denean, gauzak lehen bezalakoak ez direla konturatzen da. Ana oso nahastuta dago, eta Josék asmo ezkutuak ditu bikote horrekin. Izan ere, duela zortzi urte gertatutako lapurreta horretan, Joséren neska-laguna hil zuten eta bere aita koman utzi zuten borroka bortitz baten ondorioz.
Beraz, Josék eta Currok hiru eguneko bidai bati hasiera emango diote, mendekua eta amorruz betetako bidai bati. Currok badaki nortzuk izan ziren Joséren bizitza zapuztu zuten pertsonak, berarekin lapurretan parte hartu zutelako.
Pelikula honen errodajeak sei aste iraun zuen, 2015eko uztailean hasita. Raúl Arévalo zuzendariak, bere lan-taldearekin batera, Ruleta Media produktorarekin harremanetan jarri zen, lau urte baino gehiagoz finantziazioa bilatu ondoren. Produkzioak 1,2 milioi euroko kostua izan zuen, eta RTVE-n babesa jaso zuten. Filma Madrilen eta Segovian grabatu zen.[3]
Tarde para la ira 2016ko Veneziako Mostran estreinatu zen lehen aldiz, konkretuki irailaren 2an, Orizzonti sekzioaren barruan.[4] Honez gain, Torontoko Nazioarteko Zinemaldian proiektatua izateko hautatu zuten, Descubrimiento sekzioaren barruan.[5] Pelikulak, gehienbat kritika positiboak jaso zituen, publikoaren aldetik eta baita zine kritikoen aldetik. Adibidez, Variety aldizkarian lan egiten duen Jessica Kiangen hitzetan, “Arévalok bere lehen pelikularen kontrola hartzen du, hasiberri baten intseguritateak ezkutatzen dituen esku batekin”. Beste alde batetik, El Periódico egunkarian idazten duen Quim Casas kazetariak esaten duenez, “Arévalok asko ikasi du bera zuzendu duten zuzendarietaz. Erritmo egokia duen pelikula bikaina da”.[6]
Kategoria | Hautagaiak | Emaitza |
---|---|---|
Film Onena | Irabazlea | |
Zuzendari Berri Onena | Raúl Arévalo | Irabazlea |
Aktore Nagusi Onena | Antonio de la Torre | Hautagaia |
Aktore Nagusi Onena | Luis Callejo | Hautagaia |
Aktore Sekundario Onena | Manolo Solo | Irabazlea |
Aktore Berri Onena | Raúl Jiménez | Hautagaia |
Aktoresa Berri Onena | Ruth Díaz | Hautagaia |
Gidoi Original Onena | Raúl Arévalo
David Pulido |
Irabazleak |
Muntai Onena | Angel Fernández Zoido | Hautagaia |
Argazki zuzendaritza Onena | Arnau Valls Colomer | Hautagaia |
Jantzien Diseinu Onena | Cristina Rodríguez
Alberto Valcárcel |
Hautagaiak |
Kategoria | Hautagaiak | Emaitza |
---|---|---|
Film Dramatiko Onena | Irabazlea | |
Zuzendaritza Onena | Raúl Arévalo | Irabazlea |
Film Bateko
Aktore Nagusi Onena |
Antonio de la Torre | Hautagaia |
Film Bateko
Aktore Sekundario Onena |
Manolo Solo | Irabazlea |
Film Bateko
Aktore Sekundario Onena |
Luis Callejo | Hautagaia |
Film Bateko
Aktoresa Sekundaria Onena |
Ruth Díaz | Irabazlea |
Gidoi Onena | Raúl Arévalo
David Pulido |
Irabazleak |
Kartel Onena | Hautagaia |