Tarta izoztu | |
---|---|
gozopil eta ice cream-based dessert (en) ![]() | |
![]() | |
Materialak | Izozkia gozopila |
Tarta izoztua[1] tarta formako izozki bat da, baita izozkiarekin eta pastelarekin egindako tarta bat ere, txandaka edo nahastuta, pieza bakar bat osatuz. Tarta izoztuaren ideia, ziuraski, izozki eta gailetez osatutako postreetatik edo Pizkundean sortu zitzuten trifleetatik dator. Tarta izoztua urtebetetzeetan erabil daiteke, baita ezkontzetan ere.
Viktoriar Aroan, bombe glacée edo bombes izeneko postreak egiten zituzten, izozkiak eta fruituak molde bitxietan jarriz. Postre horietako batzuk pastelez edo gailetez forratzen ziren. 1870eko hamarkadako tarta izoztuen errezetak ere aurkitu dira. Gaur egun, tarta izoztu mota asko egiten dituzte izozki-dendetan eta gozotegietan.
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |