Tasa (zerga)

Artikulu hau zergari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tasa (argipena)».

Tasa[1] zerga-egitate hau duen tributua da: herri-jabariaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea, edo zergapekoari modu partikularrean egokitu, eragin edo mesede egiten dioten zerbitzuak ematea edo jarduerak gauzatzea, zuzenbide publikoko erregimenean, baldin eta zerbitzu edo jarduera horiek zergapekoak bere borondatez eskatzekoak edo jasotzekoak ez badira edo sektore pribatuak ematen edo gauzatzen ez baditu.[2] Ez da prezio publikoarekin nahasi behar. Estatuak sektore pribatuarekin baldintza berberetan eta zuzenbide pribatuko araubidean ematen duen zerbitzu batengatik ordaintzen dena da prezio publikoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Toki Administrazioa Hiztegia] [2009] eta [Aurrekontuen Araubidea Hiztegia] [2018]
  2. Euskalterm: [Herri-ogasuna Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]