Tatiana Nikolaieva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bezhitsa, 1924ko maiatzaren 4a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | San Frantzisko, 1993ko azaroaren 22a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Central Music School (en) Moskuko kontserbatorioa |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Alexander Goldenweiser (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, musikologoa, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Moskuko kontserbatorioa |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Sobietar Musikagileen Elkartea |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Melodiya (en) Supraphon Eterna |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Tatiana Petrovna Nikolaieva[1], errusieraz Татья́на Петро́вна Никола́ева (Bezhitsa, Briansk oblasta, Errusia, 1924ko maiatzaren 4a – San Frantzisko, AEB, 1993ko azaroaren 22a) errusiar piano-jotzaile klasikoa, konpositorea eta pedagogoa izan zen.[2][3][4][5]
Nikolaieva Bezhitsan jaio zen. Bere ama pianista izan zen eta aita biolinista.[6] Hiru urte zituenetik ikasi zuen pianoa, eta hamabi urterekin hasi zen konposatzen. Adin horretan, Moskuko Kontserbatorioan sartu zen, eta Yevgueni Gólubevekin eta Alexander Goldenweiserrekin (Aleksandr Skriabin, Serguéi Rajmáninov eta Nikolai Medtnerren lagun pertsonala) ikasi zuen.
1950ean, Nikolaievak Johann Sebastian Bach lehiaketa irabazi zuen. Dmitri Shostakóvich ezagutu zuen eta adiskidetasun eta lankidetza artistiko legendario baten hasiera markatu zuen. Bera hautatu zuten 24 Preludioak eta Fugak estreinatzeko, eta hiru erregistro oso egin zituen.
Moskuko kontserbatorioko irakaslea izan zen, Bach eta Beethovenen grabazioak egin zituen eta Sobietar Batasuna desegitean nazioarteko ospea lortu zuen.[6][7]
Nikolai Luganskiren irakaslea izan zen.
Garuneko odoljarioa izan zuen San Frantziskoko kontzertu batean eta bederatzi egun geroago hil zen.[8]