Tay aintzira Loch Tay (en), Loch Tatha (gd) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | aintzira |
Luzera | 23 km |
Zabalera | 2,5 km |
Azalera | 26,4 km² |
Sakonera | 150 m |
Bolumena | 1,6 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°30′56″N 4°08′46″W / 56.515555555556°N 4.1461111111111°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Perth eta Kinross |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Tay ibaia |
Tay aintzira (ingelesez: Loch Tay, Eskoziako gaeleraz: Loch Tatha) Eskozia erdialdean dagoen aintzira da, Perth eta Kinross eskualdean.
23 kilometroko luzera duen aintzira estua da, zabalera gehienez kilometro bakarrekoa baitu. Eskoziako seigarren aintzira handiena da baina denetan sakonena, 154'8 metrotaraino iristen baita.
Aintziraren betebidea Dochart eta Lochay errekek osatzen dute eta hustubidea berriz Tay ibaia da. Tay ibaiak 193 kilometrotako ibilbidea osatzen du Tayko fiordora iristeko eta Eskoziako ibaien artean luzeena da. Aintziraren iparraldeko ertzean Ben Lawers (1.214 m) mendia dago, Eskoziako hamargarrena altueran.
Burdin Aroan jendea crannog izeneko egituratan bizi zen, aintziraren gainean, eta 20 crannog-etatik gora aurkitu dira aintziran egindako indusketetan. Hauetako bat berreraiki dute aintziraren ertzean.
Bestalde izokin arrantzarako toki bikainak dira bertara iristen diren errekak eta Tay ibaia bera ere, nazioarteko sona ere badute gainera.