Telemaco Signorini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1835eko abuztuaren 18a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1901eko otsailaren 10a) |
Heriotza | Florentzia, 1901eko otsailaren 10a (65 urte) |
Familia | |
Aita | Giovanni Signorini |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, akuafortista, landscape painter (en) eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Telemaco Signorini (Florentzia, 1835eko abuztuaren 18a - ibidem, 1901eko otsailaren 10a) italiar margolaria izan zen. Macchiaioli taldeko kidea izan zen.
Margolariaren semea izan zen eta Florentziako Akademian ikasi zuen. Toskanar eremuko paisaiak margotzen hasi zen, tipikoan eta tokikoan inspiratuz, estilo erromantiko batekin, eta gai historikoekin ere esperimentatu zuen. Caffè Michelangelo kafetegiran ezagutu zituen Giovanni Fattori, Silvestro Lega eta Saverio Altamura. 1850eko hamarkadan hasi ziren kanpoan margotzen, inpresionista frantsesen aurretik.
Giuseppe Garibaldiren ondoan borrokatu zuen Italiako Bigarren Independentzia Gerran. Parisera joan eta han beste margolari italiar batzuekin harremanetan jarri arren, Signorini Italian sustraituta egon zen. Italian Macchiaioli taldeko lider eta polemista nagusia bihurtu zen.
Erakusketa askotan parte hartu zuen eta hainbat sari irabazi zituen. Walter Scott eta Machiavelli.ren istorioak aukeratu zituen pintura historikoetarako, eta omenaldia egin zien bere jaioterriko biztanle, ohitura eta paisaiei.