Telesila

Telesila
Bizitza
JaiotzaArgos, ?
HeriotzaArgos, ? ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Telesila (antzinako grezieraz: Τελέσιλλα; fl. K.a. 510) Antzinako Greziako poeta zen, Argosen jaioa.[1][2]

Emakume agurgarria zen, bereziki ospetsua bere olerkiengatik eta Argosen jasandako krisi politiko zein militarraren eta osterako berreraikitzearen aurrean erakutsitako buruzagitzagatik.[3] Pausaniasek kontatzen du Argoseko antzokiaren ondoan zegoen Afroditaren santutegiko batean ageri zela liburuak bota eta kasketa jartzeko unean irudikatua. Izan ere bere ospea, Telesila, behin eta berriz errepikatzen zen anekdota batean zetzan, berehalako arrisku egoeran hiriko emakumeen laguntzarekin, lazedemoniarrak arbuiatzea lortu zuela. Jainkoei eginiko ereserkietatik hartutako bertsoak tenpluetako hormetan grabatuak kontserbatu ziren eta bere omenez "telesileo" deitu zioten bertso neurkera zehatz bati. ( X_UU_U_)[4][5][6]

Antipatro Tesalonikakoak bere bederatzi emakumezko poeten kanonean barneratu zuen.[7][8]

Telesilla Talde Feministaren ekimena Wikipedian

Gaur egun Grezian esistitzen da talde feminista bat bere izena daramana.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chisholm, Hugh, ed. (1911). "Telesilla" . Encyclopædia Britannica (11th ed.). Cambridge University Press.
  2. (Ingelesez) Press, Oxford University. (2010-05-01). Greek Poetry: Elegiac and Lyric: Oxford Bibliographies Online Research Guide. Oxford University Press, USA ISBN 978-0-19-980308-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  3. Pausanias: Description of Greece, ARGOLIS- 2.20.8.
  4. «Pausanias, Description of Greece, *korinqiaka/, chapter 20, section 8» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. Ferrer, Casilda Ordóñez. (1975). «La mujer en el mundo de la poesía» Publicaciones de la Institución Tello Téllez de Meneses (35): 175–210. ISSN 0210-7317. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. (Gaztelaniaz) Ceccarelli, Lucio. (). Prosodia y métrica del latín clásico: con una introducción a la métrica griega. Universidad de Sevilla, 138 or. ISBN 978-84-472-0477-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  7. Fernandez Robbio, Matías S. (2014) «Musas y escritoras: el primer canon de la literatura femenina de la Grecia antigua (AP IX 26)». Praesentia, v. 15, 2014, pp. 1-9. ISSN (en línea): 1316-1857. (online)
  8. «Telesilla of Argos» Ancient History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  9. «Telesilla Greek Feminist Network - Daphne Toolkit - European Commission» Daphne Toolkit (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]