Temple Grandin (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Temple Grandin |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mick Jackson (mul) |
Gidoigilea(k) | Christopher Monger |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizle eragilea | Gil Bellows |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex Wurman |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | HBO |
Hasiera-data | 2010eko otsailaren 6a |
Argumentu nagusia | Autismoa |
hbo.com… | |
Temple Grandin 2010eko Mick Jacksonek zuzendutako drama biografiko estatubatuarra da. Claire Danesek antzezten du Temple Grandin, emakumezko autista.
Telebistarako ekoitzitako filma izan zen, bost emmy sari lortu zituen, eta Danesek urrezko globo bat ere bai.
Haurtzarotik ezagutuko dugu Temple Grandin: Komunikazio ezintasuna, giza-harremanak ulertzeko zailtasunak, pentsatzeko era desberdin bat... Horien gainetik karrera profesionala (irakaskuntzan, abeltzaintzan) eta identitate pertsonala lantzea lortuko du. Grandinek bere esperientziatik hausnartutakoek arrantxoetan abeltzaintza eredu berriak proposatzera eramango dute. Hiltegietan ganadua gizatasunez manipulatzeko praktikak garatu ziren ondorioz[1].
Superazio kasua hunkigarria da, eta filmak erakusten du autismoaren estereotipoak ez direla egiazkoak: ez dira adimenik edo emoziorik gabeko pertsonak. Hala ere, frustrazioa eta mina oso presente daude aldi berean Grandinen bizitzan. Aldi berean, autismoaren espektroko esparruan, gaitasun handieneko graduetako batean dago Grandin, eta autismoa duten askorentzat hori urruti geratzen da.