Tennesseeko Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Unibertsitate publikoa, ikerketa-unibertsitatea, sun grant institution (en) ![]() ![]() ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID, Digital Library Federation (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 8.958 (2020ko iraila) |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Ikasle-kopurua | 30.559 (2020ko iraila) |
Onarpen-tasa | 0,78 (2020) |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Jabea | University of Tennessee system (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1794 |
webgune ofiziala![]() ![]() |
Tennesseeko Unibertsitatea, UT Knoxville, UTK, edo UT (Tennessee Unibertsitatea ingelesez), Estatu Batuetako Knoxvillen (Tennessee) dagoen unibertsitate publikoa da. Tennesseeko Unibertsitateko Sistemaren parte da Chattanoogako Tennesseeko Unibertsitatearekin (UTC), Martineko Tennesseeko Unibertsitatearekin (UT Martin), Tennesseeko Unibertsitateko Osasun Zientzien Zentroarekin (UTHSC) eta Tennesseeko Unibertsitatea Espazioko Institutuarekin batera. (UT Space Institute).
Graduko bederatzi eta graduondoko hamaika fakultatez osatuta dago.
1794ko irailaren 10ean sortu zen, Tennessee Batasuneko hamaseigarren estatua izan baino bi urte lehenago, Blount College bezala, East Tennessee College izena hartu zuen 1807an. 1840an East Tennessee Unibertsitatea bihurtu zen, eta 1879an Tennesseeko Unibertsitatea .
Unibertsitateak hiru campus ditu. Campus nagusia (Main campus), nekazaritza campusa (Agricultural Campus), campus nagusiaren ondoan kokatua, eta ikerketa campusa (Cherokee Research Campus), Knoxville erdigunean dagoena eta nanoteknologia programak garatzen diren tokian, neutroien zientzia, materialen zientzia, klima eta energia ikasketak eta biomedikuntza zientziak, Oak Ridge National Laboratory-rekin, Tennessee Estatuarekin eta sektore pribatuarekin elkarlanean.
Tennessee NCAAko lehen mailako Southeastern Conference-n lehiatzen da.