Tenosinobitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | artropatia, sinobitisa, tendon sheath disorder (en) , tendinitisa eritasuna |
Espezialitatea | Errehabilitazioa |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | M65 |
GNS-9 | 727.0 |
DiseasesDB | 31136 |
MedlinePlus | 001242 |
eMedicine | 001242 |
MeSH | D013717 |
Disease Ontology ID | DOID:970 |
Tenosinobitisa ematen da flexoestentsio errepikatuak ematen direnean tendoiaren lekak jariatzen duen likido sinobiala murriztuko da, eta ondorioz bere zorroaren barruan tendoiaren marruskadura emango da, hanturaren adierazgarri diren lehen sintomak diren beroa eta mina agerraraziz. Horrela, labainketa geroz eta behartuagoa izango da, eta mugimendu hauen errepikapenak, narriatzen ari diren beste ehun fibrotsu batzuen hantura eragin dezake, egoera kronifikatuz eta azkenean mugimendua eragotziz.
Kasu berezi bat De Quervain sindromea [1] da, hatz lodiaren tendoi abduktore luzean eta hedatzaile laburrean agertzen da, eskuaren heldualdi gogorrak biraketekin edo desbiderapen erradial eta kubital errepikatuekin konbinatzean.
Tenosinovitis-aren beste aldaera bat tenosinovitis estenosante digitala da, eskuko hatzamar baten hedapenaren blokeoan datzana, giltzadura metakarpofalangikaren aurpegi ahurrean agertzen den oztopo batengatik. Honek, tendoi flexorak edo tolestzaileak afektatzen ditu, maila honetako polea fibrotsu batetik pasatzen direnean.
Kasu hauetan, tendoiaren edo bere lekaren hantura eta handipena, eragindako sinovits-aren ondorioz agertutako atxikiduren presentziarekin batera, espazio arazo bat eragiten du, tendoiaren eta bere lekaren labainketa arruntean eragiten duena.[2]
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |