Teodosio (Zesar) | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 583ko abuztuaren 4a (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | 602ko azaroaren 27a (egutegi gregorianoa) (19 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra | ||
Familia | |||
Aita | Maurizio | ||
Ama | Konstantina | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Justinian dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka eta subiranoa |
Teodosio (grezieraz: Θεοδόσιος; Konstantinopla, 583ko abuztuaren 4a – Kalzedonia, 602ko azaroaren 27tik gutxira) Bizantziar Inperioko enperadorekidea izan zen 590etik 602ra.
Maurizio enperadorearen eta Konstantinaren seme zaharrena izan zen. Gregorio aita santuaren mandataria (gerora Gregorio I.a aita santua izango zena) haren aitabitxia izan zen. 587an zesar eta oinordeko mailara igo zuten eta 590eko martxoaren 26an enperadorekide izendatu zuten. 602an Germano patrizioaren alaba batekin ezkondu zen.
602an armada Maurizioren aurka matxinatu zen eta Fokas enperadore izendatu zuen. Teodosio aitak bidali zuen persiarrei laguntza eskatzera, baina handik gutxira Mauruziok itzultzeko eskatu zion. Itzulerako bidean, Fokasen aldekoek Teodosio harrapatu eta hil zuten, aita eta anaiak hil eta egun gutxira.
Teodosio bizirik atera zelako zurrumurruak izan ziren, eta Bizantziar jeneralen batek eta persiarrek Fokasen kontra erabili zituzten zurrumurru horiek.