Teonimo

Montauban-de-Luchonen aurkitutako inskripzioa: ILUNNI / DEO / ---- / V(otum) S(olvit) L(ibens) M(erito), (berreraikita: "Ilunni / deo / Sabinus v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito).") Itzulpena: "Ilunn jainkoari, Sabinus-ek gogo onez eta eskubide guztiz konplitu du bere botoa."

 

Teonimoa jainko edo jainkosa bati ematen zaion izena da ( grezieratik (Θοός, theos), "jainkoa" eta (ὄνομα, onoma), "izena") grezieraz hitz elkartua zena nazioarteko hizkuntza askotara mailegatu egin den hitza da.

Teonimia, —jainko-jainkosen izen berezien multzoa eta izen horien aztertzen dituen jakintzagaia—, onomastikaren adar bat da (izen berezien etimologia, historia eta erabileraren azterketa). Teonimia izenez arduratzen da gehien bat, baina jainko edo jainkosa jakin batzuen funtzioaren eta gizartearen ikusmoldearen ulermena garatzen laguntzen du eta gizarte baten hizkuntzaren jatorria ulertzen ere lagun dezake. [1]

Teonimoen analisia baliagarria izan da indoeuropar hizkuntzen loturak ulertzeko, eta hein batean haien erlijioa. Hizkuntza guztietan, teonimo baten balizko jatorri etimologikoaren analisiak bere jatorri historikoaren teoriak egiteko balio dezake. Esanahi metafisikoak eta mistikoak ere antzematen dira teonimoetan, Kabbalah-n bezala. Teonimoak gizaki, animalia, gauza edo leku baten izen osoa edo zati gisa ere ager daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]