Terai ordokia (nepaleraz तराई,hindiz तराई, urduz ترائی), Nepal, India eta Bhutanen zabaltzen den ordokia da, konkretuki Iamuna ibaiaren eta Brahmaputraren artean hedatzen den baso, sabana eta aintzira ingurunea. Montzoi garaian urak estaltzen du. 49.500 km²-ko azalera du, erdia baino gehiago Indian dagoelarik.
Persierazko hitz batetik dator, "tarāī" hitzak "ordoki hezea" esan nahi baitu.
Bi eremutan banatzen da:
Terai ordokiaren 30.000 km² Indian daude, Uttaranchal, Uttar Pradesh eta Bihar estatuetan. 800 kilometro luze da eta 50-60 kilometro zabal. Animalia erreserba ugari sortu ditu Indiak, hala nola, tigrea babesteko Corbett Dudhwa eta Valmiki Parke Nazionalak eta elefanteak babesteko Shivalik Erreserba.
Rajen basozainek ziotenez aintzina Terai ordokia nekazalgune garrantzitsua izan zen, baina budismoak atzera egin ahala lur sail hauek utzikeria jasan zuten eta basoak estali zituen. XIX mendean trenbidea eraikitzeko erabat soildu zuten. Baina barneko Terain malariaren eragina izugarria zen eta malariaren aurkako erresistentzia garatua zeukaten indigenak baino ezin ziren han bizi. 1950an DDTa erabiltzen hasi ziren eta Terai birpopulatzen hasi zen.
Hauek dira Terai ordokiko toki turistikoenak: