Terentzia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erromatar Errepublika, K.a. 98 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | ezezaguna, 6 (102/103 urte) |
Familia | |
Aita | ezezaguna |
Ama | ezezaguna |
Ezkontidea(k) | Zizeron (K.a. 79 - K.a. 46) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Terentii Varrones (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak |
Terentzia (K.A II. mendea- K.a. I. mendea) erromatar matrona eta epistolografian erreferentziazko idazlea da. Bere garaiko politikan eragina izan zuen eta emakumeek egin ohi ez zuten bezala, bere familiako ondasunen kudeaketan parte hartu zuen Zizeron senarra erbesteratuta egon zen bitartean.[1]
Terentziak hamazazpi urte zituelarik, hogeita zazpi zituen Zizeronekin ezkondu zen eta hogeita hamar urte baino gehiagoko ezkontza ondoren dibortziatu ziren K.a 46an.[2] Familia patrizioen arteko ezkontzak ohikoak ziren. Promozio-bide izateaz gain, ezkontzean emakumeak beren senarren ibilbide politikoan partaide aktibo bihurtzen ziren. Laurehun mila sestertzioko dote edo ezkonsaria izan zen Terentziarena Zizeron hizlariarekin ezkondu zenean, Senatuko eserleku bat erosteko behar izan zuen kopuru zehatza, hain zuzen ere.[3] Bi seme-alaba izan zituen: Tulia, K. a. 79an jaioa eta Marko, K. a. 65ean jaioa. Bere senar eta seme-alabez gain, senide ezagun bakar bati buruzko informazioa bakarrik iritsi zaigu, Fabia izeneko ahizpaordea, Vestaren birjinen taldeko kidea zena Salustioren hitzen arabera. Iturri klasikoek diotenez ezkontzara 120.000 drakmako dotea ekarri zuen eta hortik ondorioztatu daiteke familia aberats batetik zetorrela eta Zizeronek berarekin ezkontzean estatus sozial hau ere jaso zuen. Litekeena da aita hil eta gero, ama Fabio izeneko batekin ezkondu izana berriro, bere ahizpaordearen aita –.Bere ondasun guztiak herentzian utziko zizkion Terentziari, bere alaba bakarra zena. Zizeron hil zenetik eta elkarren arteko korrespondentzia amaitu zenetik berari buruzko informazioarik ez dugun arren, Plinio eta Valerio Maximoren arabera 103 urterekin hil zen.[1]
Terentziak bere garaiko politikarekiko interes bizia erakutsi zuen eta Katilinaren jarraitzaileei ezarri beharreko zigorrei buruzko eztabaidan parte-hartu zuen eta Klodioren aurka agertu zen. (Plut. Cic. 29.2-3)..[4][5] Zizeron erbestean egon zen bitartean, Klodioren lagunek Terentzia publikoki umiliatu zuten. [6] Bere senarrari leial eutsi zion eta itzultzean laguntza finantzarioa eman zion. K. a. 50ean. Zizeron Ziliziako prokontsul zenean, berak ezer jakin gabe, Tulia alaba eta P. Kornelio Dolabelaren arteko ezkontza konpondu zuen. Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibila hasi arte, Zizeron eta Terentziaren arteko harremana sendo mantendu zen, baina finantza desadostasunen ondorioz ahultzen joan zen.[5] Bi urte beranduago, hogeita hamahiru urteko ezkontzaren ondoren, Zizeron Terentziatik dibortziatu zen, eta ezkonsariaren dirua itzuli behar izan zion, eragozpen ekonomiko larriak eraginez. Bi urte beranduago, hogeita hamahiru urtez ezkonduta egon eta gero, Zizeron Terentziarengandik dibortziatu zen, eta ezkonsariaren dirua itzuli behar izan zion, honek bere biziztzan eragozpen ekonomiko larriak eragin zizkiolarik.[7][8]
Paterfamilias-en paraleloa bilatuz, nabarmena da Errepublika garaian Terentziak benetako materfamilias bat bezala jokatu zuela Zizeron Erromatik kanpo zegoen bitartean, bere familiaren egoera konplexuak, senarraren erbesteak eta ondorengo absentziak behartuta. Errentak kobratzen, jabetzak administratzen eta egoera zailetan saltzen aritu zen. Zizeron eta Atikok elkarren artean trukatu zituzten gutunetan zeregin horiek ez kritikatzeak eraman ditu adituak ondorioztatzera garai hartan finantzak administratzea bere maila sozialeko emakumeen artean uste baino ohikoagoa izango zela.[1] [9]
Terentzia, indar eta antolakuntza zutabe bat izan zen bere familian. Gutun ugaritan, Zizeronek administratzaile bezala zituen dohainak aipatu zituen, baita bera erbesteratuta egon zenean ere. Terentzia, bere ondasunen buru geratu zen, eta bere senarraren kausa defendatu zuen, Erromako patriziar klanen etxeetan erreguka ibiliz eta bere etsaiei gogor eginez. Terentziak Zizeron erbestetik salbatzea lortu zuen, baina, Zizeronek Klodiarekin izandako harremanaren ondorioz, Terentzia eta bien artekoa hoztu egin ziren eta dibortzioa urte batzuk beranduago iritsi zen.[3][10][11][12]
Terentziak bere senarrari idatzi zizkion gutunak batez ere baina Tito Pomponio Aticori zuzendutako gutun baten berri ere bada. Zizeroni idatzitakoak 3 bloketan banatzen dira:
Terentziak Aticori bidalitako gutunari dagokionez,izaera krematistikoa jzuen. Terentziak, gutun kopurua kontuan hartuz gero, emakume epistolografo latindarren artean lehena da. [13]