Terry McMillan

 

Terry McMillan

Bizitza
JaiotzaPort Huron1951ko urriaren 18a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Arizona Estatuko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
terrymcmillan.com
IMDB: nm0573334 Edit the value on Wikidata

Terry McMillan (Port Huron, Michigan, Ameriketako Estatu Batuak, 1951ko urriaren 18a) estatubatuar idazlea da, bere obran Estatu Batuetako emakume beltzen esperientzietan oinarritzen da.[1]

McMillanen, Mama, lehen liburua 1987an argitaratu zen.[2] Bere argitaletxeak egindako promozio mugatuarekin pozik ez zegoenez, McMillianek eleberria sustatu zuen milaka liburu-dendatara idatziz, bereziki Afroamerikako liburu-dendetara, eta liburuaren lehen imprimaketa,5.000 kopia, berehala saldu ziren.[3] Waiting to Exhale bere hirugarren eleberriarekin lortu zuen arreta nazionala 1992an. New York Times-eko salduenen zerrendan egon zen liburua hilabete askoan, eta 1995ean hiru milioi kopia baino gehiago saldu zituen.Eleberriak lagundu zuen herri-kontzientzia beltza aldatzen eta herri-kulturan klase ertain beltz femeninoa ikusten. Arrakasta duten hogeita hamar urteko emakume beltz profesionalen barne-mundua ezagutarazi zuela aitortu zioten McMillani. Bakarrik, libre eta zorigaiztokoak dira.[1] 1995ean, Forest Whitakerrek zuzendutako film batean egokitu zuten eleberria. Whitney Houston, Angela Bassett, Loretta Devine eta Lela Rochon dira protagonistak.[4]

1998an, McMillanen beste eleberri bat, How Stella Got Her Groove Back, Angela Bassett eta Taye Diggs protagonista zituen film baterako egokitu zen. Ondoren, McMillanen Disappearing Acts eleberria telebistarako film luze gisa egin zen, Wesley Snipes eta Sanaa Lathan protagonista zituela eta Gina Prince-Bythewooden zuzendaritzapean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Hernández, Publicado por Hortensia. Terry McMillan novelista. (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  2. Mama, Houghton Mifflin, 1987.
  3. Max;, Daniel. (9 de agosto de 1992). «McMillan's Millions» The New York Times ISSN 0362-4331..
  4. It's Not Right But It's Okay. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]