Tessy Ebosele | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Maroko, 2002ko uztailaren 28a (22 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Donostia Gasteiz | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | luzera-jauzilaria eta hirukoizlaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Tessy Ebosele (Maroko, 2002ko uztailaren 28a) nigeriar jatorriko atleta euskalduna da, jauzi hirukoitzean 20 urtez azpiko Munduko txapeldunordea izan dena.
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartuko du.[1]
Nigeria hegoaldeko Benin City hiritik alde egin eta Europara bidean zihoan familia batean jaio zen Tessy Ebosele Marokon. Urtebete zuela amarekin patera batean sartu eta Iberiar penintsulara iritsi zen. Familia Gasteizen finkatu zen.
Gasteizko La Blanca klubean hasi zen atletismoa praktikatzen. 2018an bere adineko markak hautsi zituen baina nazionalitaterik ez zuen oraindik eta ez dira baliozkoak[2]. 2020an Donostiako Real Sociedad taldeak fitxatu zuen. 2021eko martxoan Espainiako txapelketan bi domina eskuratu zituen, luzera jauzian zilarrezkoa (6'31m) eta jauzi hirukoitzean brontzezkoa (13'54m), biak ala biak Euskadiko 20 urtez azpiko errekorrak[3]. Urte bereko abuztuaren 20an Nairobin jokatu ziren 20 urtez azpiko Munduko txapelketak eta Tessy Eboselek zilarrezko domina eskuratu zuen jauzi hirukoitzean[4].
Munduko txapelketak (Sub20) | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2021 | Nairobi (![]() |
![]() |
jauzi hirukoitza | 13,63 metro |
2021 | Nairobi (![]() |
5.a | luzera jauzia | 6'46 metro |
Europako txapelketak (Sub23) | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2023 | Espoo (![]() |
![]() |
luzera jauzia | 6'63 metro |
Europako txapelketak (Sub20) | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2021 | Tallinn (![]() |
![]() |
luzera jauzia | 6'63 metro |
Espainiako txapelketak (Sub20) | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2021 | Madril (![]() |
![]() |
luzera jauzia | 6'31 metro |
2021 | Madril (![]() |
![]() |
jauzi hirukoitza | 13,54 metro |
Honako hauek dira Tessy Eboseleren marka aipagarrienak:[5]