Tete Montoliu

Tete Montoliu

(1984)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVicenç Montoliu i Massana
JaiotzaBartzelona1933ko martxoaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1997ko abuztuaren 24a (64 urte)
Heriotza modua: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Khe (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMunicipal Conservatory of Music of Barcelona (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakjazz musikaria, piano-jotzailea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaBlack Saint

IMDB: nm0600137 Musicbrainz: 769d402e-20c3-40ec-8369-86fe8120bce8 Discogs: 338201 Allmusic: mn0000024907 Find a Grave: 13753946 Edit the value on Wikidata

Tete Montoliu (Jaiotza-izena, Vicente Montoliú i Massana ; Bartzelona, 1933ko martxoaren 28a - 1997ko abuztuaren 24a) jazz piano-jole kataluniarra izan zen. Nazioarte mailan ospe handia lortu zuen, eta besteak beste Chick Corea, John Coltrane, Dexter Gordon, Ben Webster, edo Chet Baker musikariekin batera jo izan zuen.

Aita musikaria zuen. 1946. urtean Bartzelonako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan sartu zen. Han pianoa, harmonia eta konposizioa ikasi zuen. Ikusmen-arazoak zituen, eta amak piano karrera egiteko behar zuen material guztia Braille sistemara itzultzea lortu zuen. Jazzaren munduan 1955ean hasi zen, Lionel Hamptonekin batera, eta bira bat egin zuen Frantzian eta beste hainbat herrialdetan barrena. 1963an bira bat hasi zuen Europan eta garai hartako jazz musikagile nagusiak ezagutu zituen. 1967an, Europan ospea lortu ondoren, New Yorken hainbat kontzertu eman zituen. Herrialde hartan lortu zuen arrakasta horrenbestekoa izan zen, ezen hamabost eguneko bisitaldia bi hilabetera luzatu baitzuen. Berrogei diskotik gora grabatu zituen; horien artean nagusiak dira Five at the keystone corner (1979), Catalonian nights (1981), Boston concert (1982) eta The music I like to play (1989). Sant Jordi Gurutzea, Bartzelonako Hiriko saria eta Bartzelonako Urrezko Domina eman zizkioten.

Diskografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Vampyria (1974)
  • Tete Montoliu – Lunch in L. A. (1980)
  • Teté
  • Jazz & Blues N°72
  • Brasil clásicos
  • Teté Montoliu en La Trompetilla en vivo (1995)
  • T'estimo Tant - Piano Solo (1996)
  • Tete Montoliú interpreta a Serrat hoy (1997)
  • Mayte Martin- Tete M- Free Boleros
  • Blues for Myself
  • Boleros

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]