Tetrametilsilano | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C4H12Si |
SMILES kanonikoa | [Si(C)(C)C&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [Si(C)(C)C 3D eredua] |
Konposizioa | silizio eta karbono |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | −100 ℃ |
Masa molekularra | 88,071 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | CZDYPVPMEAXLPK-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 75-76-3 |
ChemSpider | 6156 |
PubChem | 6396 |
Reaxys | 1696908 |
Gmelin | 85361 |
ChEMBL | CHEMBL68073 |
NBE zenbakia | 2749 |
RTECS zenbakia | VV5705400 |
ZVG | 3110 |
DSSTox zenbakia | VV5705400 |
EC zenbakia | 200-899-1 |
ECHA | 100.000.818 |
UNII | 41Y0RBG14Q |
Tetrametilsilanoa edo TMS Si(CH3)4 formulako konposatua da, konposatu organosilizikoen familiakoa. Tetraorganosilanoetan sinpleena da. Silano guztietan kasuan legez, egitura tetrahedrikoa dan non silizio-atomoa tetrahedroaren erdian dagoen[1]. Kimika organometalikoan oinarrizko erreaktiboetako bat da eta hainbat alorretan nitxo erabilera du, erresonantzia magnetiko nuklearrean kasu.
TMSa metilklorosilanoen [SiClx(CH3)4−x,] sintesiaren albo-produktua da silizioa zuzenean metil kloruroz tratatzen denean[2].
TMSa butillitioarekin tratatzen denean desprotonatu egiten da (H3C)3SiCH2Li emanez agente alkilatzaile nahikoa ohikoa dena.
Erresonantzia magnetiko nuklearrean (EMN) tetrametilsilanoa barne-erreferentzia estandar gisa usatzen da lerrakuntza kimikoa neurtzeko 1H, 13C and 29Si atomoen kasuan laginaren disolbatzailea organikoa denean.TMSa lurrunkorra denez errazki berreskura daiteke lagina[3].
TMSaren l2 hidrogeno-atomoak baliokideak dira eta beren EMN espektroa singletea da. Horren lerrakuntzari 0 balioa esleitzen zaio eta beste protoien lerrakuntza horrekiko neurtzen da. 13C EMN espektroskopiaren kasuan ere TMSaren karbonoaren espektroa singletea da 0 balioa esleitzen zaiona eta gainerakoak horrekiko zehazten dira.