![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2003 |
Azken bertsioa | 6.0.0 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | portugesa, txinera, txekiera, nederlandera, galiziera, alemana, greziera, hungariera, italiera, Ipar samiera, persiera, poloniera, errusiera, serbiera eta gaztelania |
Programazio-lengoaia | C++ |
Sistema eragilea | plataforma-anitz, Microsoft Windows, GNU/Linux, MacOS X eta OS/2 |
GUI tresnak | Qt |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GPLv2 |
Euskaraz | |
Euskaraz | ez |
xm1math.net… | |
![]() ![]() |
Texmaker LaTeX editore bat da, kode irekikoa, GPL lizentziapean banatzen dena eta doakoa. Plataforma-anitza da eta eskuragarri dago Linux-erako, Macintosh-erako eta Microsoft Windows-erako. LaTeX dokumentuak garatzeko erabilgarriak diren hainbat tresna ditu txertatuta: zuzentzaile ortografikoa, PDF dokumentuak bertatik ikusteko aukera, etab. Unicode kodeketa onartzen du.
Texmaker erabili ahal izateko, aldez aurretik LaTeX instalatzea ezinbestekoa da: TeX Live[1], MiKTeX[2] edo proTeXt[3], adibidez.
Editoreak Unicode kodeketa onartzen du. Gainera, testuen edizioan oso erabilgarriak diren hainbat ezaugarri eskaintzen ditu: zuzentzaile ortografikoa dauka, aginduak idazten hasi orduko haiek osatzen laguntzen du eta testu zatiak ezkutatzeko aukera ematen du (Code folding edo Text folding). Adierazpen erregularrak erabil daitezke testu editoreetan ohikoak diren bilatu eta ordeztu moduko funtzioetarako.
Texmaker-ek laguntza eskaintzen du honako zereginetan:
Hainbat LaTeX etiketa eta sinbolo matematiko klik bakarrean txerta daitezke eta erabiltzaileak nahi adina funtzio defini ditzake teklatuko teklen bidez.
Konpilatu ondoren sortutako log fitxategitik abiatuz, Texmaker-ek erroreak eta arrisku-oharrak automatikoki detektatzeko gaitasuna du.
Aplikazioak txertatuta dakarren PDF bisoreak aukera ematen du dokumentua modu jarraian, errotazio moduan edo aurkezpen moduan ikusteko. SyncTeX-i[5] esker jatorrizko TeX fitxategiaren eta sortzen den PDF dokumentuaren arteko sinkronizazioa lortzen da.