That '80s Show | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Mark Brazill | |||
Izenburua | That '80s Show | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 1 | |||
Atalak | 13 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | teen sitcom (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Ben Vaughn (en) ![]() | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | ![]() | |||
Hasiera-data | 2002ko urtarrilaren 23a | |||
Amaiera-data | 2002ko maiatzaren 29a | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
That '80s Show (euskaraz: «1980ko hamarkadako ikuskizun hori») Marcos Brazill, Bonnie Turner eta Terry Turnerrek telebistarako sortutako sitcom arrakastatsua da. Nahiz eta antzeko izena, egitura, gidoigile eta ekoizle berberak asko izan, ez dago That '70s Show telesailarekin loturik. Hala ere, programa bakoitzeko pertsonaia nagusiak, Eric Forman — Topher Gracek antzeztua — eta Corey Howard — Glenn Howertonek antzeztua — lehengusu propioak dira.
Saioa 1984an girotuta dago eta Kaliforniako San Diego hirian bizi den 20 urte inguruko lagun talde baten bizitza du ardatz. Saioak Corey Howard musikariaren eta bere lagun eta senideen bizitzak jarraitzen ditu. June Tuesdayrekin duen lan-harremana — eta batzuetan erromantikoa — ere puntu garrantzitsua da, eta programaren argumentu nagusi bihurtzen da zenbait gertakariren ondoren. Ondorengo atalak Corey eta Juneren bizimoduaren arteko talka kulturalean oinarritu ziren. Atal bakoitzean zehar, 1980ko hamarkadako kulturaren eta musikaren zati batzuk zabaltzen dira.
![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |