The Adventure of Sherlock Holmes' Smarter Brother | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | The Adventure of Sherlock Holmes' Smarter Brother |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, comedy thriller (en) eta krimenezko filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gene Wilder |
Gidoigilea(k) | Gene Wilder |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Richard Roth |
Edizioa | Jim Clark (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Morris |
Argazki-zuzendaria | Gerry Fisher (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
The Adventure of Sherlock Holmes' Smarter Brother (euskaraz Sherlock Holmesen Anai Buruargienaren Abentura), 1975eko Gene Wilder estatubatuar aktore eta zinema zuzendariaren musikal komedia film bat da. Gene Wilderrez gain, Marty Feldman, Madeline Kahn, Dom DeLuise, Roy Kinnear eta Leo McKern aktoreek antzeztu zuten.
1891, Ingalaterra. Sherlock Holmes (Douglas Wilmer) anai ospetsuaren itzalpean hiru hamarkada luzez egon ondoren, Sigerson Holmes (Gene Wilder) detektibeak kasu bitxi bat argitzeko ardura jaso du, honetan gezurretazko nortasun, lapurtutako agiri, kode sekretu... eta ipurdi ageriz beteriko labirinto batean barneratuko da. Kasu hau argitzeko, Bessie Bellwood (Madeline Kahn) eta Orville Stanley (Marty Feldman) Scotland Yardeko bulego idazkariaren laguntza izango du.