The Big Heat 1953an Fritz Lang zuzendariak egindako filma da, Glenn Ford, Gloria Grahame, eta Lee Marvin aktoreek antzeztua. Saturday Evening Post egunkarian William P. McGivern idazleak idatzita eta ataletan argitara emaniko narrazioan oinarrituta dago. Gaizkileek emazte maitea hildakoan polizia batek egindako ikerketak ditu kontagai.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bannion polizia (Glenn Ford) lankide baten buruhilketa ikertzen ari da; itxura batean lagun hori hiriko mafiarekin harremanak izan ditu, Mike Lagana (Alexander Scourby) gaizkilearekin hain zuzen. Bannionek Lagana espetxeratzeko ahaleginak egingo ditu, baina bide horretan gauzak korapilatu egingo dira eta haren emaztea (Jocelyn Brando) bonbaz hil egingo dute. Polizia, bere onetik aterata, lanetik kenduko dute eta ordutik aurrera bere kasa jardungo du, Lagana eta beronen kide Vince Stone (Lee Marvin) garaitzea lortu arte.