The Cabin in the Woods (euskaraz Etxola Basoan) 2012ko Drew Goddard estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu, Joss Whedon ekoizleak ekoitzi, eta bien artean idatzitako beldurrezko komedia film bat da. Kristen Connolly, Chris Hemsworth, Anna Hutchison, Fran Kranz, Jesse Williams, Richard Jenkins eta Bradley Whitford aktoreek antzeztu zuten.
AEB. Dana (Kristen Connolly), Curt (Chris Hemsworth), Jules (Anna Hutchison), Marty (Fran Kranz) eta Holden (Jesse Williams) baso eta mendi artean zibilizaziotik guztiz isolatua dagoen etxola batean asteburu pasa bat egiteko asmoa dute Unibertsitateko bost ikasle dira. Etxolaren sotoan objektu arraro sail bat topatuko dituzte, tartean, bertan bizi izan zen familia bitxiaren berri ematen duen egutegia.