The Comancheros | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1961 |
Izenburua | The Comancheros |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Utah |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Curtiz |
Gidoigilea(k) | James Edward Grant Clair Huffaker (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | George Sherman |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Louis R. Loeffler (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Argazki-zuzendaria | William H. Clothier |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Texas |
The Comancheros (euskaraz Komantxeroak), 1961eko Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendariaren western film bat da. Paul Wellman idazlearen 1952ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. John Wayne, Stuart Whitman, Ina Balin, Lee Marvin, Nehemiah Persoff, Bruce Cabot, Jack Elam, Patrick Wayne eta Edgar Buchanan aktoreek antzeztu zuten.
Curtiz zuzendari beterano eta adinduak jada gaixotasun larria zuenez filmaren amaiera zuzentzea ezinezkoa egin zitzaion, eta John Wayne aktoreak zuzendu zuen. Curtiz filma filmaketa amaitu zenetik denbora gutxira hil zen.
AEB, Texas. Jake Cutter (John Wayne) Texas Rangerrak misio zail bat bete beharra du: gaizkile talde arriskutsu bateko kideak atzematea, gerra bat hastear dela, komantxeei armak eta pattarra saltzen ari baizaie.