The Day the Earth Stood Still 1951ko Robert Wise estatubatuar zinema zuzendariaren filma da.
Estralurtar bat (Klaatu) eta bere robot ahaltsua (Gort) Washingtonen lurreratzen dira euren espazio-ontzian. Klaatuk giza itxura hartzen du gizakiekin harremanetan jartzeko ahaleginean. Nazio orotako ordezkariei arma nuklearrak bazter ditzatela behartzea da bere eginkizuna.[1]