The Dead Zone | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Stephen King (1979) |
Argitaratze-data | 1979ko abuztua |
Generoa | Beldurrezko eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Dead Zone |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Viking Press |
Herrialdea | AEB |
Orrialdeak | 428 |
ISBN | 978-0-670-26077-5 |
Euskaraz | |
Izenburua | Eremu Hila |
The Dead Zone Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1981ko abuztuan Viking Press argitaletxeak argitaratu zuen.
John Smith esnatu zenean lau urtez koman egon zela jakiteak zeharo izutu zuen. Are eta gehiago etorkizuneko gertakizunak iragartzeko nahiz pertsonen iragana jakiteko ahalmena bereganatu zuela jabetzeak. AEBetako presidenterako hautagaia zen Greg Stillson izeneko gizon maltzur hark hauteskundeak irabazi eta gizateria gerra nuklear batean sartuz mundua suntsituko zuela ere bazekien. Hortaz, hondamendia gauzatu ez zedin hura hiltzea beste irtenbiderik ez zuen.