The Eternal Daughter | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | The Eternal Daughter |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joanna Hogg (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joanna Hogg (en) Ed Guiney (en) Andrew Lowe (en) |
Ekoizle eragilea | Martin Scorsese Rose Garnett (en) |
Edizioa | Helle Le Fevre (en) |
The Eternal Daughter 2022ko Joanna Hogg ingeles zinema zuzendariaren misteriozko film dramatikoa da.
Rosalind eta Julie, ama-alabak, taxi zuri batean iristen dira Galesko herri baten aldirietako hotelera. Garai batean Rosalinden familiaren jabetza zena egun bed and breakfast bat bilakatu dute. Amaren urtebetetzea ospatzera etorri dira, haurtzaroa igaro zuen etxera, eta Julie zuzendari eta gidoilariak istorio berri bat topatu eta idazteko asmoa du. Julieren filmak amarekin duen harremana izango du erdigunean, baina idazketa prozesua zaildu egingo da Julie ohartzen baita etxe horrek oroitzapen onez gain bizipen traumatikoak dakarzkiola Rosalindi. Alaba bere helburua zalantzan jartzen hasiko da, eta bere buruari galdetuko dio ea zilegi den ama gogorapen mingarri horiek bizitzera behartzea bere filmerako materiala eduki ahal izateko.[1]
Ama-alaben hoteleko egonaldia hasieratik izango da arazotsua: Juliek erreserbatutako gela ez dago libre, nahiz eta istorioak aurrera egin ahala ikusiko den hoteleko bezero bakarrak direla; wifi seinalea eraikinaren goiko solairuan bakarrik dago; gauetan Juliek kolpe soinuak entzuten ditu, eta ezinezkoa dirudi ura irakiteko teontzi bat lortzea. Horiei guztiei gehitu behar zaizkie gogo txarrez erantzuten diela harrerako neska gazteak eta hotelak etxe sorgindu kutsua duela.[1]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |